Antsietatea-Ohiko galderak

Gutxi gorabehera biztanleen % 12k dituzte antsietate nahasmenduak. Nahasmendu psikologiko ohikoena da, ziur aski.

Muskulu-tentsioa, takikardia eta arnasketa arina ohikoenetakoak dira. Beste sintoma batzuk ere ager daitezke: izerdia, goragaleak, orekarik eza, irrealtasun sentsazioa, inurridura, bularreko estutasuna, hotzikarak, etab.

Gure bizitzan oztopo egiten duenean, hau da, gure funtzionamendu pertsonalari, harremanei edota lanari eragiten dienean. Hots, gure eguneroko bizitza eta gure gogo-aldartea aldarazten dituenean, nahasmendu bihurtuta.

Hurbileko senideren batek antsietate nahasmendua izateak probabilitatea handitzen du. Beste arrisku faktore batzuk: kafea eta horrelako estimulatzaileak maiz kontsumitzea, lan mota, ordutegi estuak… Antsietate nahasmenduak hainbat faktoreren ondorio izan daitezke, tartean direla  genetika, arriskuak hautemateko joera eta bizipen traumatikoak. Antsietate bizia beste sintoma edo nahasmendu batzuekin batera ager daiteke, depresioarekin batera, adibidez, eta halakoetan konpontzen zailagoa da.

Nahasmendu motaren araberako ondorioak izanen dira, baina kronifikatzera joko du eta pazientearen bizitzaren erdigunea hartuko du. Pazienteak antsietatearekin bizi ahal izateko estrategiak bilatuko ditu, eta horiek maiz arazoa larriagotu eginen dute.

Urte-sasoiak baino eragin handiagoa dute bizitzako baldintzek eta egoerek: azterketak, oporraldiak, familia bilerak, etxe aldaketak, doluak, etab.

Zaila da kontzentratzea estu gaudenean. Antsietate bizia duten pertsonak sarritan kexu dira erraz galtzen dutelako arreta beren zereginetan, ezin direlako kontzentratu, eta memoria arazoak dituztelako.  Ez da ahaztu behar antsietatearen helburu nagusia dela organismoa arriskuren batez ohartaraztea.

  • Garrantzitsua da gogoratzea ez zaudela arrisku handian edo uste izan dezakezun bezain arrisku larrian.

  • Ez utzi ikarari hazten beste pentsamendu beldurgarri batzuekin. Eten ezazu pentsatzen ari zarena, eta beldurra berez joaten hasten dela ikusiko duzu.

  • Saiatu lasaitzen eta pixkanaka erlaxatzen.

  • Hartu arnasa astiro eta lasai. Pentsatu globo bat zarela, astiro puzten eta husten.

  • Itxaron ezazu larridura joan arte.

  • Pentsatu zenbat egin duzun aurrera orain arte, zailtasun guztiak gorabehera. Pentsatu zein pozik egonen zaren lortzen duzunean.

  • Zure onera etorri eta jarraitzeko prest zaudenean, hasi lasai eta erlaxatuta. Ez dago ahaleginean edo presaka ibili beharrik.

  • Orain, urduritasuna arinduta, saiatu distraitzen  Norbaitekin hitz eginez, paseoan ibiliz, etab.

Beldurra maneiatzeko zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta beldur gutxiago izan eta libreago sentituko zara!