ANTSIETATEA-OHITURA OSASUNGARRIAK

Ohitura osasungarri deitzen diegu eguneroko bizitzan geure egin ditugun eta ongizate fisikoa, mentala eta soziala areagotzen dizkiguten jokabide guztiei.

Haien mende dago arrisku faktoreak agertzea edo ongizaterako faktore babesleak agertzea.

Bizi-estilo / bizi-ohitura osasungarriek garrantzi handia dute osasuna sustatzeko eta gaixotasun mentalari aurrea hartzeko oro har, eta ez bakarrik antsietate nahasmenduetan. Bizi-ohitura osasungarriak honako hauetara laburbildu ahal dira:

  • Dieta orekatua kontsumitu.

  • Higiene pertsonal egokia izan (aho higienea barne).

  • Lo-eredu eta loaren kalitate ahalik onenak izan.

  • Jarduera fisikoa egin.

  • Ohitura toxikoak saihestu: ez erre, drogarik ez kontsumitu, alkohol gehiegi ez hartu, edo batere ez, alkoholismoaren aurrekariak izanez gero.

  • Eguna planifikatu.

  • Beti jarrera positiboa izan.

  • Alferrikako estresa saihestu.

  • Antsietateari buruz gehiago ikasi.

Garrantzitsua da antsietaterako onak ez diren substantziak kendu edo gutxiago hartzea, hala nola kafeina, teina, edari energetikoak, txokolatea, eztulerako zenbait produktu (kongestioaren kontrakoak) eta medikuak agindu gabe saltzen diren produktu dietetikoak. Ez hartu horrelako substantziarik, nerbio sistema estimulatu eta antsietate sentsazioa areagotu dezaketelako.

Ez kontsumitu alkoholik ez drogarik: gogoratu, alkoholak, kokainak, cannabisak eta droga sintetikoek antsietatea eragin dezakete; baliteke horiekin lasaiago sentitzea, baina epe luzera antsietate egoera okerragotzen dute eta arazo gehiago ekartzen dituzte