FAMILIAREN ZEREGINA DEPRESIOAREN AURREAN

Familiaren eta ingurukoen laguntza giltzarri da depresiotik suspertzeko. Zenbaitetan, ulertzen ez den nahasmendua da depresioa, eta familiak gaixotasuna onartuko badu, barneratu ez ezik, modu aktiboan parte hartu behar du tratamenduan.

El papel de la familia

  • Informazioa bilatuz. Zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta hobeki ulertuko da gaixotasuna.

  • Informazioa ulertuz. Horrela gaixotasunaren inguruko galdera askoren erantzuna izanen dugu: zer den, zerk eragiten duen, sintomak, pronostikoa, etab.

  • Egin behar ez denari buruzko jarraibideak jasoz.

    • Ez epaitu edo errurik bota.

    • Ez behartu animatzera.

    • Ez gutxietsi haren gaixotasuna.

    • Ez ordeztu depresioa duen pertsona haren zeregin guztietan.

  • Zer egin behar den ikasiz: hari laguntza eman.

    • Gaixotasuna onartzen lagunduz.

    • Tratamenduarekiko atxikimendua sustatuz.

    • Ulerkortasuna eta laguntza eskainiz.

    • Haren lorpen txikiak nabarmenduz.

  • Adingabeen egoeran arreta jarriz: seme-alabarik izanez gero, hobe da azalpen ulerterraz eta argiak ematea, aldaketez ohartaraztea eta erru sentimenduak saihestea.

  • Medikuari lagunduz: familiak laguntzen ahal du bere egiturari eta funtzionamenduari buruzko argibideak emanez. Laguntzen ahal du pazientea medikuarekiko hitzorduetara joan dadin eta tratamendua har dezan.
    Honako bi egoera hauetan familia garrantzitsua da:

    • Ospitaleratu beharra duenean.

    • Suizidio ideien aurrean (egoera horretan hura zaindu eta laguntza bilatu behar da).

  • Babesak bilatuz: Familiakoen autozainketa.

    • Aisiarako espazioak eduki.

    • Gaixotasun mentalaren estigmaren aurka borrokatu (ez lotsatu).

    • Laguntza bilatu elkarteetan.

  • Familia sostengatuz, haientzako espazioak izan ditzan.

  • Depresioa duen pertsona sostengatzen saiatuz, gauzak egiteko adore emanez, hura distraituz.

  • Solasgai negatiboak saihestuz.

  • Gozo tratatuz, errietarik egin gabe.

  • Egoerak ez behartuz.

El papel de la familia

  • Gaixotasuna ez estigmatizatuz.

  • Ez epaituz.

  • Familia sostengatuz.