ANTSIETATE ARAZOEN EBOLUZIOA ETA GARAPENA

Antsietate arazoen bilakabidean aldizka sintomak gutxitu edo desagertu egiten dira, beste gaixotasun kroniko batzuetan bezala (diabetesa, hipertentsioa, etab.). Tratamendu egokia jasoz gero, antsietate arazoarekin bizi daiteke eta bizimodu normalizatua egin.

Tratamendu eraginkor batek sintomak arintzen, autoestimua hobetzen eta bizitzaz berriz gozatzen lagunduko dizu.

Evolución y desarrollo de los trastornos de ansiedad

Tarteka gorabeherak izanen dituzu edo atzera eginen duzu, baina hori normala da. Oztopoak eta atzera pausoak ikaskuntzaren parte dira. Ez etsi.

  • “Irteten ari naiz… apurka, lortzen ari naiz, ahalegina eginda eta lagunduta. Bide neketsua eta gogorra da, baina merezi du. Orain bai, eutsi ahal diot.”
     

  • “Urratsez urrats aurrera noa, ikusten ditut nire lorpenak, aurrera jarraitzen ahal dut, lortzen ari naiz, ahalegina eginda eta lagunduta.”
      

Garrantzitsua da alferrik ez sufritzea eta lehenbailehen joatea osasun etxera. Zure arazoaren bilakaera hobea izanen da goiz detektatzen eta tratatzen bada.

  • Eta nori kontatuko diot nik gertatzen zaidana? Lotsatu egiten naiz eta beldur naiz. Nik ere ez dut ulertzen neure burua. Ze bakarrik nagoen! Laguntza behar dut baina ez dakit nora jo.”
     

  • “Ez dut ulertzen zer gertatzen zaidan, ez dakit nori eskatu laguntza, ez didate ulertuko…”
      

Garrantzitsua da laguntza eskatzea profesional bati, eta ez izan beldurrik, han ulertu eginen dizute, pertsona atseginak dira eta zure beldurrak, zalantzak eta arazoak ulertuko dituzte.

Aldez aurretik pentsatu zer esan nahi diozun medikuari. Azaldu berari zure sintoma fisikoak eta emozionalak. Senide edo adiskide batekin joan zaitezke.

Ez izan lotsarik galdetzeko eta zalantza guztiak argitzeko.

Tratamendu aukerak direla-eta, funtsezkoa da zein nahiago duzun adieraztea.
  

Kontuan izan zeu zarela garrantzitsuena prozesu osoan.