COVID-19arne ondoriozko bakartzea

Gomendioak

COVID-19 DUEN PERTSONA BAZARA, jarraitu gomendio hauei:

  • Etxean geratu, atera gabe gela bakarkako eta ongi aireztatutako batetik. Izan atea itxita. 
  • Ez jaso bisitarik etxean.
  • Gelan, izan maskarak, gel hidroalkoholikoa, zaborrontzia, termometroa eta telefono mugikorra. 
  • Ahal bada, erabili komun indibidual bat.
  • Gelatik irten behar baduzu edo norbaitek sartu behar badu, 2 metroko distantziari eutsi, maskara erabili eta eskuak garbitu.
  • Eztul edo doministiku egitean, erabili paperezko zapiak, bota zaborretara eta garbitu eskuak.
  • Hartu tenperatura egunean bitan, eta emaitza idatzi
Betetzen ez bada:ZEHAPEN ADMINISTRATIBOA. Etxean bakartzeko betebeharra ez betetzeak, COVID-19agatik positiboa izateagatik, 3001 € eta 60000 € arteko isuna ekar dezake.

9/2020 FORU LEGE-DEKRETUA, irailaren 16koa, zeinaren bidez ezartzen baita, Nafarroako Foru Komunitatean, COVID-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko osasun arloko prebentzio eta euste neurriak ez betetzeagatik aplikatu beharreko zehapen araubidea

Aislamiento por Covid 19