Osasun arloko prestakuntza espezializatua-Egoiliarrak

Egoiliarrentzako gidak, espezialitatearen arabera

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Kontsultatu gidak

KANPO-ERROTAZIOAK

Ez prestakuntza-programan, ez irakaskuntzako zentro edo unitateari emandako akreditazioan aurreikusita ez dauden zentro edo dispositiboetan egiten diren prestakuntza-aldiak dira kanpo-errotazioak, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunak baimenduta eginak. Zentro horiek irakaskuntzarako akreditatuta egon behar dute edo ospe aitortuko zentro nazionalak edo atzerrikoak izan behar dute.

Jarraian 4 hilabete ematen ahalko dira gehienez urteko ebaluazio-aldi bakoitzean.

Baimentzeko behar den dokumentazioa

  • Jatorriko Irakaskuntza Batzordeko tutoreak egindako proposamena, irakaskuntza-helburuak zehaztuta eta zentroa aukeraketa justifikatuta.

  • Jatorriko Irakaskuntza Batzordearen aldeko txostena, ikasketaburuak eta zentroko kudeatzaileak sinatua, ordainsari guztiak ordaintzen jarraitzeko konpromisoa hartuta, kanpoko errotazioko etengabeko arretaren ondoriozkoak barne.

  • Helmugako Irakaskuntza Batzordearen onarpena, hango ikasketaburuak sinatua.

IRAKASKUNTZA UNITATEEN AKREDITAZIOA

PRESTAKUNTZA JASOTZEN ARI DIREN ESPEZIALISTENTZAKO LAGUNTZA

ATZERRIKO EGONALDI PROFESIONALAK