Osasun Departamentuko Osasun Zientzien Liburutegia

Argibide orokorrak

Osasun Departamentuko Osasun Zientzien Liburutegia Osasuneko kontseilariaren martxoaren 7ko 25/2011 Foru Aginduaren bidez eratu zen, osasun arloko profesionalek kalitatezko informazioa, eguneratua eta eskuragarria lortzeko iturriak izan ditzaten, ebidentzia zientifikoan oinarritutako erabakiak hartu ahal izateko, eta, hala, beren asistentzia, irakaskuntza, ikerketa eta osasun-kudeaketa eginkizunen kalitatea hobetzeko.

 Informacion general

Nafarroako osasun sistemako liburutegi guztien integrazioaren emaitza da. Alde batetik, Osasun Departamentuaren liburutegi birtualaren –Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuaren mende dago–, eta, beste aldetik, Biomedikuntzako Dokumentazio eta Informazio Zentroaren sarea osatzen duten Nafarroako Osasun Zerbitzuaren mendeko liburutegi presentzialen integrazioarena.

Ereduak informazio eta dokumentazio zientifikoko iturrien kudeaketa integratzea aurreikusten du, honako helburu hauek lortzeko: haren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea eta edukien kalitatea eta eguneratzea bermatzea; katalogo kolektibo integratu bat sortzea, informazioa modu bateratuan kudeatu ahal izateko; dokumentazio funtsak eta baliabideak eskuratzeko politika bateratu bat definitzea, efizientzia hobetzeko; plataforma birtuala eguneratzea, osasun arloko profesionalek dokumentazio zientifikoko funts eta zerbitzuetarako sarbidea nahi duten lekutik izan dezaten, eta, hala, desplazamendu kostuak eta transakzio denborak murrizteko; eta osasun zentroetako liburutegietako egungo giza baliabideek sarean lan egin ahal izateko.

Gure taldea

Informacion general