Toxikologiako liburu elektronikoa

Larrialdietako Medikuntzako profesionalentzako tresna bat da, eta etengabe eguneratzeko ahalegina egiten da.

Liburuko gaiak modu praktikoan landu dira, Larrialdietako eta Intentsiboetako Medikuntzan (ZIU) lan egiten duten mediku eta erizainentzat lagungarriak izan daitezen, profesional horiek, uneoro, Internetera konektatutako edozein ordenagailutatik informazioa azkar, erosotasunez eta eraginkortasunez eskuratu ahal izan dezaten.

Liburu honi esker gai toxikologikoak protokolizatuta eduki nahi ditugu, osasun arloko edo hortik kanpoko intoxikazioen aurreko jarduna hobetu ahal izateko, osasun arloko profesionalek ez baitute ongi ezagutzen Toxikologia Klinikoa.

Liburua argitalpen elektroniko gisa aurkeztea erabaki dugu, egokitzat jotzen den unean aldatu, berrikusi edo eguneratu ahal izateko, gai toxikologikoak etengabe berrikusten ari direla kontuan hartuta. Horrela, gaiak etengabe eguneratuta izatea lortzen da.

Liburu honen bidez 2000. urteko Intoxikazioak liburua berritu nahi dugu, hura zaharkituta geratu baitzen. Liburua prestatu duten profesionalak asko izan dira: NOGeko Larrialdi Zerbitzuko eta Nafarroako Toxikologia Klinikoko Batzordeko mediku ondokoak, intentsibistak, barne-medikuntzako medikuak, pediatrak, hematologoak, onkologoak, neurologoak, etab. Horiei guztiei esker ona adierazi nahi diegu, emandako laguntzagatik eta egindako ahaleginagatik.

Gainera, edonork edozein gairi buruz egiten dituen iradokizunak aztertzeko prest dago O-NOZ.

TOXIKOLOGIAKO LIBURU ELEKTRONIKOA

  1. ALDERDI OROKORRAK

  2. FARMAKOAK

  3. DROGAK

  4. PRODUKTU KIMIKOAK, METALAK ETA GASAK

  5. ELIKAGAIAK

  6. ANIMALIAK, LANDAREAK, PERRETXIKOAK ETA BESTELAKOAK

Koordinatzailea: Miguel Ángel Pinillos. Nafarroako Ospitalegunea. Toxikologiako medikua. FETOC

Argitaratze data: 2018-ekaina-1

ISBNa: 978-84-09-12079-6