Nafarroako Osasun Mentalaren Plan Estrategikoa 2019-2023

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Osasun Mentalari buruzko 2013-2020 Ekintza Planak osasun mentalak pertsona guztien osasuna lortzeko duen funtsezko zeregina aitortzen du.

Hortik ondorioztatzen da osasun mentaleko politikek ez dutela buru-nahasmenduez soilik arduratu behar, baizik eta osasun mentala sustatzen duten gai zabalagoez, hala nola osasun mentalaren sustapena politiketan eta programetan txertatzeaz. Funtsezkoa da hezkuntzaren, lanaren, justiziaren, garraioaren, ingurumenaren, etxebizitzaren edo gizarte-eskubideen sektoreek parte hartzea; beraz, gobernu-gaia da.

Plan berriak arreta komunitarioko eredu baten aldeko apustua egiten du. Eredu horrek helburu gisa hartzen du pazientea suspertzea, zainketen jarraitutasunari modu integralean helduko dioten diziplina anitzeko taldeekin, erabiltzailea erabakiak hartzean sartuz, haren autonomia bultzatuz eta eskura dagoen ebidentzia zientifiko onena erabiltzeko eta baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko konpromiso profesionalarekin.

Osasun Mentalaren Plana 2019-2023

 

Salud mental