Osasun arloko aktiboak

Osasunerako aktiboen mapa

Osasun arloko Aktiboen Mapak aukera ematen digu, geolokalizazioaren bidez, gure osasuna hobetzeko hurbil ditugun baliabideak ezagutzeko. Aktiboak kategoriatan antolatzen dira; kategoria horiek xeheki azaltzen dira osasun arloko aktiboen deskribapen-fitxetan.

Aktiboen Mapak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko, erabiltzaileendako jarraibideak dituen dokumentua arretaz irakurtzea gomendatzen dugu.

Gaur gaurkoz, Osasun Ministerioarekin eta Osasun Komunitarioko Aliantzako gainerako erakundeekin batera ari gara lanean Osasunerako Aktiboen sareak LocalizaSalud plataforman bateratzeko.​​​​​​​