Lasaitzen ikastea

Ez azeleratu, gogoratu gauzak azkar egitea ez dela eraginkorragoa.

Muskulu-erlaxazioa, yoga edo erlaxazio-teknikak ere erabil ditzakezu.

Erlaxatzen ikastea praktika eskatzen duen trebetasuna da, eta denborarekin bakarrik eta modu eraginkorrean egiten ahalko duzu.

Pertsona batzuk erlaxatzen dira kirolarekin, ariketarekin, musika entzuten, telebista ikusten edo irakurtzen...

Ondoren, erlaxatzeko erabili ohi diren bi metodo azalduko ditugu: arnasketa diafragmatikoa eta zuzendutako erlaxazio saio bat.

  • Etzan zaitez zoruan alfonbra edo tapaki baten gainean, tolestu belaunak eta bereizi oinak 20 cm inguru, poliki-poliki kanporantz zuzenduz. Bizkarra zuzen eduki.
  • Aztertu zure gorputza tentsio-zeinuen bila.
  • Jarri esku bat abdomenaren gainean, bi hatz zilborraren azpitik, eta beste bat toraxaren gainean, bi hatz zilborraren gainetik.
  • Helburua da airea abdomenerantz bideratzea arnasa hartzen dugunean, muskulatura abdominalaren laguntzarekin, globo bat puztu nahiko bagenu bezala.
  • Hartu airea sudurretik astiro eta sakon, eta bidera ezazu urdailera borondatez, igoz, nabarituz abdomenaren gainean jarritako eskua igo egiten dela, eta beste eskua, toraxarena, ia ez dela mugitzen.
  • Bota airea sudurretik edo ahotik, atseginagoa iruditzen zaizun tokitik eta, aldi berean, airea sudurretik bota ahala, sartu sabelaldea barrualderantz, bizkarralderantz, batere airerik gabe gelditu arte.
  • Arnasketa geldoak eta sakonak egin, txanda batean edo bitan, 5-10 minutuz, egunean behin edo bitan.
  • Arnasketa hau egin dezakezu, bai etzanda, bai eserita edo zutik. Garrantzitsuena abdomenaren goranzko eta beheranzko mugimenduan kontzentratzea da, baita airea biriketara sartzeko eta biriketatik irteteko moduan ere.
  • Emaitza erlaxazio sakoneko sentsazioa da.