EMOZIOAK KUDEATZEN IKASTEA

  • Baieztapen positiboak: Baieztapen positiboek hobeki sentiarazten gaituzte; gure burua baieztapen positiboez bete ahal izateko, pentsamendu negatiboez hustu behar dugu, eta, horretarako, garrantzitsua da horiek hautematea. Identifikatu ondoren, automatikoki positiboagoekin ordezkatuko ditugu. Hain erraza dirudien horrek gure antsietate fisikoa eta kognitiboa murriztea lortzen du.
  • Pentsamendua hautematea: Estrategia horren bidez, pentsamendua kontrolatzea bilatzen dugu; emozio negatiboak eragiten digun egoeraren aurretik, bitartean edo ondoren erabil daiteke. Urduritasuna nabaritzen hasten zarenean, alteratuta zaudenean, arreta jarri izaten ari zaren pentsamenduei. Behatu zer konnotazio negatibo dituzten zuretzat, eta, aztertu odoren, emaizkiozu zure buruari pentsamendua etetea dakarten aginduak: GELDI, KITTO, ASKI DA... autoinstrukzio honen ondoren, baieztapen positiboekin ordeztu negatibotzat hautemandako pentsamenduak. Praktika beharko duzu emozio negatiboak ekartzen dituzten pentsamenduak identifikatzeko eta horiek positibo bihurtzeko.
  • Buruko saiakera: Teknika hau oso gomendagarria da seguru sentitzen ez garen zerbait egin behar dugunean: probaren bat, jendaurrean hitz egitea, azterketa bat... xedea da egoera beldurgarria arazorik gabe bistaratzea, seguru, erlaxatuta eta pozik sentitzea. Halako mezuak errepika ditzakezu: ongi egiten ari naiz, erlaxatuta nago, publikoari gustatzen zaio mentalki zure jarduera-plana, buruko saiakera bakoitzarekin antsietatea gutxituz doa eta zure konfiantza areagotuko da, arrakastaz gainditzeko.
  • Ikuspegi-aldaketa:  pertsonek egiten ditugun bi akats nagusi dira gure ikuspuntua baliozkoa dela pentsatzea eta gainerakoei zuzenak ez diren asmoak ematea. Horrek eztabaidetara eramaten gaitu askotan, edo arrazoirik gabe gaizki sentitzera. Garrantzitsua da pertsonei eta gertaerei buruzko ikuspegia aldatzen saiatzea, akats horietan ez erortzeko.
    • Egoeraren fokua zabalduz: zenbat eta hurbilago egon are eta gutxiago ikusten dugu, eta egoera bere osotasunean ikusten saiatzeko, urrundu eginen gara, literalki edo gure buruan. Egoera ikuspegi horretatik aztertzea.
    • Beste pertsonaren lekuan jarrita: pentsatzea zer sentitzen ari den edo zer inguruabar bizi ditzakeen horrela jokatzeko. Horrela, toleranteagoak izan gaitezke eta harekiko ditugun sentimendu negatiboak murriztuko ditugu. Adibidez, zerbitzari batek ez dizu jaramonik egiten, lan handia izan dezake, edo sukaldean arazoren bat izan dezake, eta, horregatik, ezin dizu zerbitzatu. Pentsa ezazu une horretan zeinen estu sentituko den; horrek lasaiago sentitzen eta pazientzia handiagoa izaten lagunduko dizu.