Osasun zonifikazioa
Nafarroan lurraldea eskualdetan banatu da osasun arloko arretak errazteko, kontuan izanik lurralde bakoitzeko osasun beharrak eta baliabideen arrazionalizazioa.
Lurralde eskualde horiek aldatzen joan da denboran, biztanleriaren hazkundeari eta biztanle horien kokaleku berriei egokitzeko.
Zenbait osasun zonifikazio daude.
-
Eskualde Oinarrizkoa (EO): Oinarrizko Osasun Laguntza lurralde mailan antolatzen den esparru geografikoa da.
-
Osasun Barrutia: Oinarrizko Eskualdeak unitate handiagoetan biltzen dira, eta horiei Osasun Barrutia esaten zaie; horrek laguntza espezializatuaren zuzendaritza eta estaldura batasuna eskatzen du.
Honako hau da Nafarroako egoera 2022an
-
Iruñeko Osasun Barrutia: antolaketa eta kudeaketa ondorioetarako, bi zuzendariordetzatan banatuta
-
Iparraldean: 22 oinarrizko eskualde
-
Ekialdean: 21 oinarrizko eskualde
-
-
Tuterako Osasun Barrutia: 7 oinarrizko eskualde
-
Lizarrako Osasun Barrutia: 8 oinarrizko eskualde
Osasun Mentaleko Kudeatzailetzak modu bateratuan kudeatzen eta koordinatzen du Osasun Mentaleko Sarea Foru Erkidego osorako. Sektoreka antolatzen da.
Sektore bakoitzak osasun mentaleko osasun arreta ematen die oinarrizko eskualde batzuetako biztanleei.
Osasun Mentaleko 10 sektore daude.
-
Antsoain (ID)
-
Burlata (IB)
-
Buztintxuri (IC)
-
Alde Zaharra (IA)
-
Ermitagaña (IIB)
-
Lizarra (III)
-
Arrosadia (IIA)
-
Donibane (IIC)
-
Tafalla (IV)
-
Tutera (V)
Sexu- eta ugalketa-osasunaren arreta laguntza espezializatuari dagokio. Guztira 14 demarkazio geografiko daude eremu honetarako, honako hauen bidez antolatuta:
-
Sexu- eta ugalketa-osasunerako zentroak-SUOAZ: bakoitzak oinarrizko eskualde batzuetako biztanleei ematen die estaldura. Era berean, SUOAZ bakoitza Osasun Barruti bati atxikitzen zaio.
-
Azpiunitateak: SUOAZek lurraldea azpiunitateen bidez antola dezakete, eta azpiunitate horiek oinarrizko eskualdeen azpimultzo bateko biztanleei ematen diete estaldura.
Iruñeko Osasun Barrutia
-
Burlata: Elizondo azpiunitatearekin
-
Azpilagaña: Zangozako azpiunitatearekin
-
Zabalgunea - Alde Zaharra: Sarriguren eta Etxarri Aranatz azpiunitateekin
-
Txantrea-Andraize: Buztintxuri azpiunitatearekin
-
Iturrama-Donibane
-
Ermitagaña: Barañain azpiunitatearekin
-
Tafalla
Tuterako Osasun Barrutia: Tutera
Lizarrako Osasun Barrutia: Lizarra, Lodosa-San Adrian azpiunitatearekin
GLOSARIOA ETA MATERIAL LAGUNGARRIA
Oinarrizko osasun laguntza mugarritzeko geografia- eta populazio-esparruak, oinarrizko osasun zerbitzuak herritar guztien eskura izatea bermatzen dutenak.
Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeen (OOLT) jarduketa eremuak dira
Eremu horietan egoera jakin batzuk gertatzen dira, hala nola sakabanatzea, bakartzea eta irisgarritasunik eza, mugaldea edo egoera bereziki deprimitua izatea, eta horren ondorioz bereziki zaila da oinarrizko osasun laguntzako talde baten eraketa edo funtzionamendua.
Ikus Jarduketa Bereziko Eskualde Oinarrizkoa (Osasunari buruzko Foru Legea, 38. artikulua, 3. atala)
Jarduerak Eskualde Oinarrizko baten eremuan garatzen dituzten profesionalen multzoa. Diziplina anitzeko lantaldeak dira, askotariko esparruetako langileez osatuak
-
Medikuntza (familiako eta komunitateko arreta)
-
Erizaintza
-
Jendeari harrera egitea, administrazio kudeaketa
-
Gizarte lana
-
Pediatria (Medikuntza eta erizaintza)*
-
Beste batzuk noizean behin (fisioterapia, farmazia, zeladoreak)
*Ez beti
Oinarrizko osasun laguntzeko zenbait zentro eta profesional biltzen dituen administrazio barrutia, zeinek haren antolamendu eta eginkizun mendekotasuna duten.
Eskualde Oinarrizkoetako langileek dagokien osasun barrutiko zentro eta zerbitzuen laguntza izanen dute.
Foru Komunitateko osasun zonifikazioa arautzen duten arau nagusiak honako hauek dira
-
22/1985 Foru Legea, azaroaren 13koa, Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzkoa.
-
10/1990 Foru Legea, azaroaren 23koa, Nafarroako Osasunari buruzkoa
ONLINE MAPAK
DESKARGA DAITEZKEEN MAPAK
-
Nafarroako Mapa - Oinarrizko Osasun Laguntza - Osasun Barrutiak eta Eskualde Oinarrizkoak 2018 (jpg)
-
Iruña eta eskualdeko mpa - Oinarrizko Osasun Laguntza - Eskualde Oinarrizkoak 2018 (pdf)
ESTATISTIKA INFORMAZIOA (kalkulu orria)
Nafarroako Estatistika Institutuak osasun zonifikazioari buruzko informazio eguneratua du kalkulu orri formatuan