COVID19 Berezia

Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak osasun eskualde oinarrizkoaren araberako hainbat profil-txosten berezi prestatu ditu, eskualdeka islatzeko bai egoera soziala eta bai asteroko intzidentzia COVID-19aren pandemiaren testuinguruari loturik. Web berean profil horietan aipaturiko informazioa ere biltzen da, profilak osatzeko balio duelako azterturiko eskualde maila ezberdinetan.

Txosten horiez gain, Osasun Eskualde Oinarrizkoaren araberako profil-txostenak daude: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokiak astero argitaratzen ditu, eta baliagarriak dira eskualde bakoitzaren irudi osoa izateko. Herritarren eskura dago, orobat, Nafarroako Osasun Aktiboen Mapa, Behatokiak Osasun Komunitarioaren Aliantzaren esparruan argitaratzen duena.

2020ko martxoaren 14an, COVID-19aren pandemiak Espainian izan zuen bilakaera ikusita, alarma egoera dekretatu zen. Hartutako neurrien artean, herritarrak etxean konfinatu ziren, eta kalera ateratzeko salbuespen kopuru mugatu bat zehaztu zen. Konfinamendu orokorra ezarrita –estatuaren azken urteetako historian lehenengo aldiz–, kontaktu soziala murriztu nahi zen, gaixotasuna ez kutsatzeko.

Testuinguru horretan, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak azterlan bat egin zuen apirilean, Nafarroako biztanleek konfinamenduan izandako osasun egoerari buruz. Helburua zen konfinamenduak Nafarroako biztanleen osasun fisikoan, mentalean eta sozialean izan zitzakeen ondorioetako batzuk ezagutzea, konfinamenduaren aurreko egoera kontuan hartuz.

Gako hitzak: konfinamendua, COVID-19a, osasun egoera, bizimoduak, gizarte babesa, boluntariotza.


Erreferentzia: Nafarroako Osasun Komunitarioaren Behatokia, 2020.

 

Emaitzen txostena