Zahartze aktibo eta osasungarria

Estrategiak 3 ardatz ditu

  1. Bizitza aktibo eta osasungarriko proiektuak

  2. Ingurune lagunkoiak adinekoekiko eta erregio-garapenerako aukerak

  3. Zerbitzu eta prestazio sozial eta ekonomikoak

Ardatz bakoitzaren inguruan jarduketa-ildoak ezartzen dira eta hortik Ekintza plana atera da.

Era berean, gobernantzako organoak eta tresnak daude eta horiek errazago egiten dute haien ezarpena handiagoa eta adostuagoa izan dadin.

  • Osasunaren Departamentu arteko Kontseilua Nafarroako Gobernuko departamentuetako zuzendaritza askoren ordezkaritzak osatua da eta helburuak betetzeko beharrezkoa den orientabidea bermatzen du.

  • Lankidetza-sarea, lantaldeak eta lan-foroak. Tokiko erakunde publikoen lankidetza beharrezkotzat jotzen da, baita gizartearena ere bere osotasunean hartuta. Halaber, oso garrantzitsuak dira adinekoen elkarteak.

Azken hamarkadetan gure inguruan egitura demografikoan gertatutako aldaketek ez dute aurrekaririk. Batetik, jaiotza-tasetan beherakada sostengatuak gertatu dira eta, aldi berean, bizi-itxaropena gero eta handiagoa da. Nafarroak bizi-itxaropen handienetako bat du jaiotzean, Europan eta munduan, eta posizio altuenetan dago Espainiako autonomia-erkidegoen artean.

Nafarroako Estatistika Institutuak egindako biztanleria-proiekzioen arabera, 2022an Nafarroako biztanleriaren % 20 64 urtetik gorakoa izanen da, eta % 7, berriz, 80 urtetik gorakoa. Emakumeen bizi-itxaropena handiagoa denez, zahartzaroa feminizatu egiten da, eta emakumeen proportzioa gizonena baino handiagoa da adin aurreratuetan.

Aldaketa demografiko horiek arrakasta handia dute gure gizartean, baina, aldi berean, erronka dira gizarteentzat.

Aktibo terminoak gizartean etengabe parte hartzeari egiten dio erreferentzia, hainbat motatako gaietan: ekonomikoak, zibikoak edo espiritualak. Osasuntsu terminoa OMEren osasunaren definizioan kokatu behar da, eta osasunaren hiru dimentsioetan eragin positiboa sortzen duen hori dela ulertu behar da; hain zuzen ere, ongizate fisikoan, ongizate psikikoan eta gizarte-ongizatean.
Osasuna, parte-hartzea eta segurtasuna hobetzeko aukerak optimizatu nahi dira, zahartu ahala pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko.

  • Kulturak zehazten du nola osatzen diren familia-taldeak, nola antolatzen diren zainketak, zer balio ematen zaien portaerei, bizi-estiloei eta zahartzaroaren irudi sozialari.

  • Generoa lente bat da, eta horren bidez zahartze-prozesuari ere begiratzen zaio, gizonei eta emakumeei funtzio eta zeregin desberdinak esleitzen dizkieten eta ekitaterik eza eragiten duten rolak hautemateko.

  • Osasun-sistemak eta gizarte-zerbitzuak osasunaren sustapenera, gaixotasunaren prebentziora eta beharren araberako arreta ekitatiboa lortzera bideratuta daude.

  • Portaerak, bizimodu osasungarriak hartzea eta norberaren zainketan aktiboki parte hartzea.

  • Gizarteratzea sustatuko duten eta ekipamendu, zerbitzu eta garraioetarako irisgarritasuna erraztuko duten ingurune fisiko seguru eta lagunkoiak.

  • Gizarte-baldintzatzaileak, gizarte-babesa, ikasteko aukerak izatea eta familia- eta gizarte-ingurune seguru batean bizitzea.

  • Determinatzaile ekonomikoak. Pobreziak areagotu egiten du osasun txarra izateko eta desgaitasuna izateko arriskua.

“Nafarroako Zahartze Aktibo eta Osasungarriaren 2017-2022 aldiko Estrategia2-ren “2018-2019 aldiko Ekintza Plan Orokorrean” sartutako ekintzetako bat da  Nafarroako Foru Komunitaterako zahartze aktiboaren indizea kalkulatzea. Haren xedea da jakitea zahartze aktiboari dagokionez Nafarroa zein egoeran eta posizioan dagoen gaur egun, eta estrategia hori ebaluatzeko tresna gisa erabiltzea.

Zahartze aktiboaren indizerik berriena zein den jakiteko, jo Nafarroako Oasunaren Behatokiko webgunera.

Zahartze aktiboaren indizea 2012an garatu zen, honako hauen lankidetzaren ondorioz: Vienako Gizarte Ongizarte eta Ikerketa Politikei buruzko Europako Zentroa, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoa eta Enplegu, Gizarte Gai eta Inklusioko Europako Batzordea.. Haren helburua zen Europar Batasuneko estatuen egoera ezagutzea biztanleriaren zahartze aktiboari dagokionez, eta ekimen, politika eta planen garapenaren eta efikaziaren ebaluazioa eta monitorizazioa erraztea.