EZAGUT GAITZAZU

HISTORIA PIXKA BAT

Bit informazio farmakoterapeutikoa jasotzen duen doako buletin bat da, O-NOZeko Farmazia Zuzendariordetzak argitaratua.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urriaren 14ko 1158/1992 Ebazpenaren bidez sortu zen.

Osasunaren arloko profesionalei zuzenduta dago eta bere helburu nagusiak botiken zentzuzko erabilera sustatzea eta interes orokorreko patologien tratamenduari buruzko informazioa ematea dira. Horren bidez, herritarrei osasun-arreta hobea ematen eta osasun-sistema publikoa jasangarria egiten laguntzeko asmoa dago.

Erredakzio Batzordeak aukeratzen ditu gaiak, eta artikuluen edukia berrikusi ere egiten du.

Bit International Society of Drug Bulletinseko (Botikei buruzko Buletinen Nazioarteko Elkartea) eskubide osoko kidea da.

Bit aldizkariko edukiak zabaltzeko baimena ematen da, informazioaren jatorria aipatzen bada.

ERREDAKZIO BATZORDEA

Erredakzio Batzordea medikuz, farmazialariz eta metodologiako adituez osatutako diziplina anitzeko talde bat da. O-NOZeko Farmaziako zuzendariordea da burua. Koordinatzailea Ebaluazioaren, Botiketarako Aholkuen eta Ikerketaren Ataleko burua da.

Kontsultatu interes-gatazken aitorpen publikoa izen bakoitzean sakatuz

Presidentea

Koordinatzailea

Batzordekideak