Urteroko laguntza-deialdi bat da, Nafarroako Gobernuak sustatua, finantzaketa publikoa duten medikamentuak erosteko, eta haren helburua da farmakoen kostua ez dadila eragozpena izan baliabide gutxien dituzten pertsonentzat.
Onuradun izan daitezke;
Nafarroako Foru Komunitatean bizi direnak, baldin eta:
-
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.
-
18.000 euro* baino gutxiagoko errentak badituzte urteko.
-
Farmazia-prestaziorako eskubidea badute eta tratamendu mediko finantzatuetako gastua badute 2022ko urritik 2023ko irailera artean.
-
Eta, gainera, honako balditza hauetakoren bat ere betetzen badute:
- a) Gizarte Segurantzako aseguratu aktiboak badira edo horren pareko egoeran badaude, edo titularraren onuradunak badira.
- b) Erakunde eskudunak farmazia-prestazioa funts publikoen kargura jasotzeko eskubidea aitortu badie, titularrak edo titularraren onuradunak diren aldetik.
- c) MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko mutualisten kolektibokoa badira (titularrak edo titularraren onuradunak) eta osasun-zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez jasotzea hautatu badute.
* 2021eko ekitaldiko errenta aitorpenaren arabera.
Epea irekita dagoen hilabeteetan eska daitezke, dagokion deialdiaren oinarri arautzaileek adierazten dutenaren arabera.
INTERNET BIDEZ, bi gune hauetako zeinahiren bidez
AURREZ AURRE
-
zure osasun-etxean edo ohiko kontsultategian
-
Iruñean, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan (Bakearen plaza z.g., 4. solairua - Oliveto kondea eraikina).
-
osasun-txartelaren titularrak edo
-
haren ordezkari batek, ordezkatutako pertsonaren NANa aurkeztuta.
-
NAN edo PASAPORTEA
-
Bankuko kontuaren zenbakia.
-
Fakturak aurkeztea beharrezkoa da medikamentuak Nafarroatik kanpo edo paperezko errezetaren bidez erosi direnean; bestela ez da beharrezkoa.