Nork ematen ditu baja-agiriak?

Lanean ari diren langileen aldi baterako ezintasuna, dela gaixotasunagatik dela lanetik kanpoko istripuagatik, eta dagozkion baja, berrespen eta sendagiriak haien familia medikuak emanen ditu.

Lanbide gaixotasunaren edo lan istripuaren kasuan, mutualitateko medikua da baja agiriak, berrespen agiriak eta sendagiriak ematen dituena, nahiz eta enpresa batzuek baja horiek GSINarekin kudeatzea adosten duten; kasu horretan, familia medikuari dagokio horiek ematea.