Suizidioaren prebentzioa Nafarroan - Ekintza instituzionala

2014an, Jokabide suizidak prebenitzeko eta horien aurrean jarduteko protokoloa onartu zen. Protokolo hori aitzindaria da, departamentuartekoa baita eta suizidioa modu integralean jorratzen duen esparru teorikoa baitu. Era berean, jokabide horiek gertatzen diren eremuetako jarduketa- eta koordinazio-fluxuak ezartzen ditu.

 

Protokoloa garatzeko, jarraipena egiteko eta ezartzeko sortu zen, eta beren errealitatetik suizidioari heltzen dioten entitateek osatzen dute:

Jokabide suizidaren esku-hartze/prebentziorako arreta Nafarroako Osasun Mentaleko Planean ere jasota dago (2019-2023)

Plana Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Osasun Mentaleko Sarean aplikatzeak eguneratzea aurreikusten du, urte hauetan bildu eta aztertu den esperientzian oinarrituta.