Cochrane lankidetza Cochrane Lankidetza irabazi asmorik gabeko erakunde global bat da eta osasun arloko esku-hartzeak berrikusteko prozesu zorrotz eta sistematiko bat aplikatzen duten 90etik gora herrialdetako 30.000 boluntario baino gehiagoz osatutako osasun-zientzietako ikertzaile talde bat biltzen du.

Erakunde independentea, askotarikoa eta globala da, eta ebidentzia labur fidagarria sortzeko, mundu guztiari helarazteko eta erabilera sustatzeko elkarlanean aritzen da. Osasun arretaren eraginkortasunari buruzko kalitate handiko informazioan erreferentziazko baliotzat jotzen da nazioartean.

Cochrane lankidetzaren azken helburua honako hau da: osasun-arloko erabakiak eskura dagoen ebidentzia zientifiko onenean oinarrituta hartzea ahalbidetzea.

Ir a red cochrane iberoamericana  

2015/05/06an, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak eta Iberoamerikako Cochrane Zentroak (CCIb) hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmen horren arabera, Nafarroako Cochrane Zentro Elkartua eratu zen, Espainian dagoen Iberoamerikako Cochrane sarearen talde kolaboratzaile gisa. Geroago, Iberoamerikako Cochrane Zentroak eta Nafarroako zentro elkartuak –O-NOZeko Berrikuntza eta Antolaketa Atalean kokatua– lankidetza instituzionalerako hitzarmen bat sinatu zuten. Hitzarmena hiru urtean behin berritzen da.

Nafarroako Cochrane Zentro Elkartuak Cochrane Hypertension Group talde satelitea barne hartzen du. British Columbiako (Vancouver, Kanada) Unibertsitatean kokatuta dago azken hori.