Medikamentu batek eragin ditzakeen erantzun kaltegarri eta ustegabekoak.

Lehentasuna dute MKE larriek, MKE ezezagunek (ez dira medikamentuaren erabilera-orrian agertzen) eta jarraipen berezia behar duten medikamentuen MKEk (erabilera-orrian triangelu beltz alderantzikatu baten
irudia duten medikamentuak)

Osasun arloko agintariek medikamentuen arrisku berriak detektatu eta haien segurtasuna hobetzeko behar diren neurriak hartu ahal ditzaten.

Jakinarazpenari esker, neurri arautzaileak har daitezke, kasu, medikamentuen erabilera-orrietan oharrak, arreta neurriak edo kontraindikazioak gehitzea.

Medikamentua merkatutik ateratzera ere irits daiteke, onura-arriskua erlazioa ez bada behar bezain ona

Hainbat aukera daude:

  1. Osasuneko profesional bati esan diezaiokezu, jakinaraz dezan.

  2. Zuzenean online jakinaraztea bi helbide hauetako zeinahitan:

Garrantzitsua da medikamentu baten erabilera-orria irakurtzea erabili aurretik, eta osasun-profesionalei zeinahi ondorio kaltegarriren berri ematea.