Protoi bonbaren inhibitzaileei “URDAIL-BABESAK” deitzen zaie (omeprazola, esomeprazola, lansoprazola, pantoprazola eta rabeprazola), nahiz eta izendapen hori ez den oso zuzena; egokiak dira urdaileko sintomak tratatu edo prebenitzeko (bihotzerrea, errefluxua, ultzerak, etab.), urdailak azido gehiegi sortzea eragozten baitute.

Babes efektua aitortu bazaie ere, ez dira beharrezkoak tratamendu kronikoak hartzen dituzten pertsona askorentzat.
Zure medikuak esanen dizu hartu behar dituzun edo ez. Gomendatzen da PBI tratamenduaren dosia eta iraupena ahalik eta txikiena izatea.
Zenbait egoeratan, justifikatuta dago PBIak denbora luzez erabiltzea, baina, era berean, maiz gertatzen da behar baino denbora gehiago erabiltzea.
Zenbait botika hartzeak EZ du PBIak erabiltzea justifikatzen.​​​​​​

EOro har, medikamentu seguruak dira eta gorputzak ongi onartzen ditu.

Hori hala izanik ere, denbora luzez erabiltzen badira arazoak eta/edo veste medikamentu batzuekiko interakzioak sor ditzakete.

Garrantzitsua da soilik agintzen direnean hartzea, ahalik eta dosi eta iraupen txikienean.

Hartzeari utzi behar diot?

Tratamendu hauek ez dute “betiko” izan behar, aldizka berrebaluatu behar dira. Denbora luze badaramazu hauetako medikamentu bat hartzen, ez diozu hartzeari utzi behar zure kabuz edo bat-batean.

Zure medikuak esanen dizu botika horiek uzteko une egokia den, dituzun gaixotasunak eta hartzen ari zaren tratamendua aztertu ondoren.

Nola utzi?

Eskuarki, pixkana-pixkanaka uztea gomendatzen da. Proposatzen da, egunero hartu beharrean, 2 edo 3 egunean behin hartzea. Hil batez gomendio horri jarraitu ondoren, behin betiko hartzeari utziko zaio.

Gerta daiteke urdaila ohituta egotea medikamentu hauen efektuetara.

Berriz ere sintomarik baduzu, jo ezazu zure medikuarengana.

  • Alkoholaren kontsumoa murriztea eta ez erretzea.

  • Bihotzerrea eragiten dizuten elikagaiak ekiditea.

  • Otordu oparoegiak ez egitea.

  • Ez oheratzea jan eta berehala.