Faktore soziodemografikoak eta ingurumenekoak

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: 20 urtetik beherako ama duten jaioberriak 

Definizioa:

14-19 urte bitarteko emakume egoiliarren Ugalkortasun Tasa Espezifikoa (UTE), milako hainbestean. Adierazitako lurralde eremurako, 14-19 urte bitarteko emakumeen jaiotzen proportzioa 14-19 urte bitarteko 1.000 emakumekiko.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: 14-19 urte bitarteko ama egoiliarren haurren erregistratutako jaiotzen urteko batezbestekoa, erreferentziako urte anitzeko aldirako

Izendatzailea: Erreferentziako urte anitzeko aldiaren erdiko puntuan dauden 19 urteko emakume egoiliarren guztizko kopurua

Emaitza milako hainbestean adierazten da.

Adierazlea zergatik sartu den:

Nerabeen haurdunaldi gehienak ez daude planifikatuta. Emakume batzuentzat gazteak direnean ama izatea beren bizitzan inflexio-puntu positibo bat izan daitekeen arren, nerabe gehienentzat haurra haztea oso zaila izaten da, eta sarritan, emaitzak txarrak izaten dira ama edo aita nerabearentzat, osasun emozionalari eta ongizateari dagokionez, bai eta adin txikikoarentzat ere, haurraren osasunari dagokionez.

Oso gazterik ama izaten diren emakumeek aukera gutxiago izaten dituzte sozialki eta ekonomikoki hobetzeko; batik bat, ez delako ohikoa ama gazteek ikasten jarraitzea, eta lan egin behar badute, bereziki zaila izaten delako familiako eta laneko erantzukizunak konbinatzea.

Ama nerabeen seme-alabek epe luzera pobrezian bizitzeko arrisku handiagoa dute, eta portaera-arazoak izateko joera handiagoa dute.

Emakume baten bizitzan, oso gazterik haurra izatea prebenitzea neurri garrantzitsua da, amaren osasuna hobetzeko eta haur-hilkortasuna murrizteko.

Datuen iturria:

Populazioaren Mugimendu Naturala eta Biztanleen Errolda (EIN, Nastat-ek emandako datuak)

Urtea: 2017-2019

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa  

Oharrak:

20 urtetik beherako amen jaiotzen zifretan egonkortasun eta fidagarritasun handiagoa bilatzeko, Osasun Eskualde Oinarrizko bakoitzean, adierazlea kalkulatzeko, erreferentziako batez besteko populazioarekiko (2018/1/1ean) urte anitzeko aldi bateko (2017-2019) jaiotzen batezbestekoa erabiltzen da.

Emakumeen populazioa 14 urtetan hasten da, erregistratutako lehen jaiotzak adin horri dagozkiolako.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: DBHko graduatu-titulurik gabeko 18tik 24 urtera arteko gazteak

Definizioa:

Gehieneko ikasketa-maila Bigarren Hezkuntzako lehen etapa duten 18tik 24 urtera arteko pertsonen ehunekoa (2014ko CNEDeko 01, 02, 12 eta 31 kodeak); hau da, DBHko graduatu-titulurik edo baliokiderik ez dutenak.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Bigarren Hezkuntzako bigarren etapa osatu ez duten 18 urtetik 24ra arteko pertsonak

Izendatzailea: 18 urtetik 24ra arteko pertsonak

Adierazlea zergatik sartu den:

Lortutako gehieneko ikasketa-maila etorkizuneko morbilitatearen eta heriotza-tasaren adierazle ona da; izan ere, ikasketa-maila baxuagoak dituzten pertsonek osasun-emaitza txikiagoak dituzte, bai eta goi-mailako ikasketak dituztenek baino bizimodu eta portaera ez hain osasungarriak ere. Gainera, gizarte-bazterketaren arriskua murrizten duen babes-faktore bat da.

Hezkuntza eta prestakuntza behar baino lehen ez uztea helburu bat da. Uzteak ondorioak eta kostuak ditu banakoen eta gizartearen gainean, lan-merkatuaren ikuspegitik eta ongizate orokorraren ikuspegitik. Gazteen ingurune sozioekonomikoa funtsezkoa da uzteari dagokionez.

Datuen iturria: SIPNa (Nastat)

Urtea: 2016

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa 

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: Langabezia-tasa

Definizioa: Langabeen ehunekoa biztanleria aktiboarekiko (okupatuak eta langabeak).

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Langabeak; hots, erreferentziako astean lanik gabe, lanerako prest eta enplegua aktiboki bilatzen aritu diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonak; lana aurkitu dutenak eta lanean hasteko zain daudenak ere langabeak dira, betiere lehenengo bi baldintzak betetzen badituzte.

Izendatzailea: Biztanleria aktiboa; hots, ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko lan bat ekartzen duten 16 urteko edo gehiagoko pertsonak (biztanleria okupatua), eta une horretan lanik ez dutenak, bila ari direnak eta lanean hasteko prest daudenak (biztanleria langabea).

Adierazlea zergatik sartu den:

Langabezia gaixotasun- eta hilkortasun-arrisku handiagoarekin lotzen da.

Lanari esker, gure beharrak asetzea eta gure nortasuna eta identitatea berrestea lortzen dugu, bai banaka bai sozialki eta kolektiboki. Langabeziak osasunean eragiten dituen kalteak ezegonkortasun emozionaletik kalte psikologikoko faseak agertzerainokoak dira. Langabeak gehiago gaixotzen dira eta arazo psikologiko gehiago izaten dituzte. Gainera, haien portaerak edo bizimoduak ez dira hain osasungarriak izaten eta beren bizi-kalitatea okertu egiten da.

Datuen iturria: Biztanleria Aktiboaren gaineko Udal Estatistika (Nastat)

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa

Oharrak:

Nafarroako Estatistika Erakundeak (Nastat) tasa horren estimazioa argitaratzen du Osasun Eskualde Oinarrizko bakoitzeko. Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI) hartzen du abiapuntutzat, eta eremu txikietan estimazioak egiteko metodoak erabiltzen ditu, administrazio-erregistroen informazio lagungarria baliatuz. Informazioak urteko lau hiruhilekoetako langabeziaren urteko batezbestekoa adierazten du.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: Muturreko pobreziaren arriskuaren tasa

Definizioa:

Muturreko pobreziaren atalasetik beherako errenta baliokide osoa daukaten etxeetan bizi diren pertsonen ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Bizikideen errentaren muturreko pobreziaren atalasetik beherakoa duten etxeetan bizi diren pertsonak.

Izendatzailea: Biztanleria guztira

Adierazlea zergatik sartu den:

Pobrezia eta osasun kaxkarra elkarrekin lotuta dauden fenomenoak dira. Elkarte horrek bi zentzuetan funtzionatzen duen kausalitate-erlazio bat islatzen du: pobreziak osasun kaxkarra eragiten du eta osasun kaxkarrak pobreziatik ateratzea zailtzen du.

Diru-sarreren neurketak norbanakoek edo familiek oinarrizko beharrak (elikagaiak, arropa eta mediku-arreta) eskura dituzten finantza-baliabideak aztertzeko aukera ematen du, haien ongizateari eusteko edo hobetzeko.

Datuen iturria: Nafarroako biztanleen errentari buruzko estatistika (Nastat)

Urtea: 2019

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa  

Oharrak:

Muturreko pobreziaren atalasea kontsumo unitateko urteko diru-sarreren medianaren %30ean finkatzen da, pertsonen banaketa kontuan hartuta. Kontsumo unitate bakoitzeko diru-sarrerak, etxeko diru-sarrera guztiak zati bertako kontsumo unitateen kopurua eginez lortzen dira.

Neurri erlatiboa denez, errenta biztanleriaren artean banatzeko moduaren araberakoa da, eta diru-sarreren mediana handitzen edo txikitzen denean, balioak ere joera bera izaten du.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: Bakarrik bizi diren 80 urteko edo gehiagoko pertsonen etxeak 

Definizioa:

Bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen ehunekoa, haien familia-etxebizitza nagusia haiek soilik osatutako ohiko bizitokia izanik.Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Bakarrik bizi diren 80 urteko eta gehiagoko pertsonak

Izendatzailea: 80 urteko eta gehiagoko egoiliarrak familia-etxebizitzetan

Adierazlea zergatik sartu den:

Luzaroago bizitzeak, indibidualizazio-prozesuek eta familia-forma berriek, besteak beste, bakarrik bizi diren pertsona gehiago egotea eragin dute. 80 urteko eta gehiagoko pertsonak sartzen dira, adin horretatik aurrera haien mendekotasuna handitzen hasteko delako.

Datuen iturria: SIPNa (Nastat)

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa; Sexua  

Oharrak:

Sexuaren araberako analisia garrantzitsua da, zahartzaroaren feminizazioa deskribatzeko. Feminizazio hori ez dagokio soilik adineko emakumeen kopurua handiagoa izateari. Izan ere, familiako adinekoak zaintzeko ardura hartzen dutenak ere emakumeak izaten dira sarritan.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: FAKTORE SOZIODEMOGRAFIKOAK ETA INGURUMENEKOAK
   
Adierazlearen izena: Baso-azalera 

Definizioa:

Baso-azaleraren ehunekoa osasun eskualde oinarrizkoaren guztizko azalerarekiko.

Adierazlearen deskribapena: 

Zenbakitzailea: Baso-azalera

Izendatzailea: Osasun eskualde oinarrizkoaren guztizko azalera

Adierazlea zergatik sartu den:

Ingurumena osasunaren faktore erabakigarrietako bat da. Bizilekutik hurbil baso-azalera handiagoa izateak baditu eraginak airearen kalitateari dagokionez, bai eta naturan ariketa fisikoa eta taldeko jarduerak egiteari dagokionez ere.

Datuen iturria:

SIGPAC, Nekazaritza Lursailak Identifikatzeko Informazio Geografikoaren Sistema (Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa)

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa 

Oharrak:

Baso-azalera baso moduan katalogatutako SIGPCen poligonoen batukari gisa kalkulatzen da (taldea = 'FO').

Betetze-eguna: 2021/10/1