GHB eta GBL

G, biberoia edo txorria.

GHBa (azido gammahidroxibutirikoa) substantzia anestesiko depresorea da, eta usainik gabeko likido garden gisa aurkezten da, zenbaitetan koloreztatuta. ‘Estasi likidoa’ izenez ere ezagutzen da, nahiz eta ondorioek ez duten estasiarekin zerikusi handirik, oso estimulatzailea baita eta ez depresorea.

Merkatuko G gehiena GBLa da (gamma butirolaktona), eta antzeko ondorioak ditu, baina intentsitate handiagokoak eta azkarrago agertzen direnak. GHBa eta GBLa zaporeagatik desberdintzen ahal dira: gazia da lehena, eta bigarrenak kimiko zaporea du. Horrez gain,
konposatu bien nahasketa ere aurkitzen ahal da.

Alkoholaren oso antzeko ondorioak ditu, nahiz eta dosi askoz txikiagoak behar diren. Kontsumitu eta 10 edo 20 minutura: erlaxazioa, euforia, desinhibitzea, eszitazioa, soziabilitatea, etab.

Zorabioak, logura, ikusmen lausoa edo bikoitza eta deskoordinazio motorea eragiten ahal ditu. Gorakoa eragiten ahal du, baita gorako hori xurgatzeko arriskua ere, baldin eta pertsonak kontzientzia maila gutxituta badu eta etzanda badago.

Dosi handiak hartzen direnean nekea, giharretako kontrakturak eta paranoia eragiten ahal ditu. Epilepsia duten pertsonengan konbultsioak eragiten ahal ditu, batez ere estimulatzaileekin nahasten bada. Eta koma.

GHB/GBL etengabe erabiltzeak mendekotasun sintomak eragiten ahal ditu. Abstinentzia sindromea (loezina, izerdia, antsietatea...) sortzen da aldianaldian kontsumitzeari uzten baldin bazaio.