m-CPP

Meta-klorfenilpiperazina piperazinen multzoko substantzia bat da. Zenbait herrialdetan legalki merkaturatzeaz gain, legez kontrako merkatuan estasi pilulen antzeko itxurarekin saltzen da, eta estasia balitz bezala saltzen da, hala ez den arren.

m-CPPak ezaugarri estimulatzaileak eta haluzinogenoak ditu. Konprimatu zuritan zein koloretakoetan aurkezten da, eta modako logoak izaten dituzte: ‘marrazoa’, ‘lacoste’, ‘mitsubishi’, ‘versace’, ‘rolls-royce’... Hauts gisa ere saltzen da, izan hutsik zein beste substantzia batzuekin nahastuta.

Droga hori kontsumitzeak osasun arrisku asko eragiten ditu: goragalea eta gorakoa, giltzurrunetan mina, zefaleak, izu edo antsietate atakeak, agerraldi psikotikoak, indarkeria agerraldiak...