Somniferoak, lasaigarriak, hipnotikoak, benzodiazepinak, antsiolitikoak, pilulak (lo egitekoak).

Nerbio sistema zentralaren depresoreak diren farmakoak.

Antsietatea, depresioa, izu nahasmenduak, epilepsia eta loaren nahasmenduak tratatzeko erabiltzen dira.

Erlaxatu egiten dute, logura ematen dute. Dosi handiek honakoak eragiten dituzte: goragalea, zorabioak, nahastea, koordinazioaren murrizketa, etab. Albo ondorio ohikoenak nekea, moteltasuna, amets gaiztoak eta zorabioak dira.

Tolerantzia eta mendekotasuna eragiten ahal dute. Horregatik, osasun langileek errezetatu eta kontrolatu behar dituzte.

Arriskutsua izaten ahal da alkoholarekin edo bestelako nerbio sistema zentralaren depresore batzuekin (analgesiko edo antialergiko batzuekin, esaterako) nahasten baldin bada.

Kontrol medikurik gabe denbora luzez kontsumitzeak ondorioekiko tolerantzia (eraginkortasunaren galera) eta mendekotasuna eragiten ahal du. Luzaro erabili ondotik, kontsumitzeari utzi edo dosia zakarki murrizten bada, izaten ahal da abstinentzia sintomak azaltzea; larriak izaten ahal dira, gainera, besteak beste, dosiaren eta farmakoa kontsumitzen egondako denboraren arabera.