Ongizate psikologikoak axola du… guztientzat! Ongizate emozionala gaixotasun bat ez edukitzea baino askoz gehiago da. Eta osasun fisikoa bezain garrantzitsua da. Zure ongizate emozionala eragin izugarria dauka hainbat arlotan: zeure buruari buruz nola sentitzen zaren, besteekin nola erlazionatzen zaren, mundua nola ikusten duzun, arazoak nola kudeatzen dituzun eta askoz gehiago. 

Ikusi gehiago

Estresak eta ongizateak estres motak eta buru-osasunarekin eta osasun fisikoarekin nola konektatuta dagoen arakatzen du. Ezin dugu gure bizitzetatik estres guztia kendu, baina estresa ongi kudeatzen ikas dezakegu! Ikasi jasateko estrategiak, estresa kudeatzen laguntzeko, eta ikasi noiz behar dezakezun babes apur bat garai zailetan laguntzeko. 

Ikusi gehiago

Babes soziala garrantzitsua da! Gure babes-sareak arazoei aurre egiten laguntzen digute, egoerari beste ikuspegi batetik begiratzen, gaitasun berriak ikuste eta, nola ez, lorpenak ospatzen eta ongi pasatzen. Babes sozial egokia emateak eta jasotzeak buru-osasuna eta ongizatea indar ditzake. Pertsona bakoitzak babes mota desberdina eman dezake. Osatu galdetegi hau familiak eta lagunek ematen dizuten babesa neurtzeko, eta aurkitu zure babes-sarea hobetzeko eta aldaketak egiteko laguntza, behar duzun babesa jasotzen ez baduzu. 

Ikusi gehiago

Arazoak konpontzeko gaitasunek ez dituzte egoera zailak desagerraraziko, baina egoera zail horiek kudeaerrazagoak egin ditzakete. Egunero egiten diegu aurre arazoei. Arazo batzuk erraz konpontzen dira, baina beste batzuk zailagoak dira, eta arazoei ezikusi egiteak, azkenerako, askoz ere okerrago sentiaraz gaitzake. Estresatuta, deprimituta eta babesgabe sentitzen has gaitezke, baita zertxobait etsita ere. Hartu ardura eta ikasi arazo handiak zati kudeagarritan zatitzen, eta erabili arazoak konpontzeko lan-orria arazoak konpontzeko gaitasun berria lantzeko. 

Ikusi gehiago

Haserrea kudeatzea ez da zure sentimenduak erreprimitzea. Arazoak konpontzean datza, haserrea zerk eragiten duen ulertzea eta haserre hori kontrolatzeko gaitasunak ikastea. Haserreak ez du zertan txarra izan behar; sentimendu normala da, eta lagungarria ere izan daiteke. Arazoa haserre gehiegi izatea da, oso haserre bizia, egoerarekin bat ez datorren haserrea eta gainerako pertsonei eragiten dien haserrea da lagundu baino kalte gehiago egin dezakeena. Bilatu haserrea kudeatzen laguntzeko estrategiak, eta ikasi laguntza osagarri bat noiz behar duzun jakiten.

Ikusi gehiago

Ongi lo egitea ez da beti lan erraza. Neurologiako Espainiako Elkartearen (SEN) arabera, helduen %20 eta %48 bitartean lo egiten hasteko edo loa mantentzeko zailtasunak dituzte, baita haurren gutxienez %20k ere. Loa ezinbestekoa da, ordea, osasunaren eta ongizatearen arlo askotan. Nekatuta zaudenean, zaila da konfiantza edukitzea eta gauzak egiteko gai zarela sentitzea! Baina eguneroko errutinari aldaketa txiki batzuk egiteak eragin handiagoa izan dezake loaren kalitatean. Hona hemen lo ongi egiteko 10 aholku, eta erabili loaren egunkaria loaren gaitasunen jarraipena egin eta zure aurrerapena kontrolatzen laguntzeko. 

Ikusi gehiago

Ongi jatea eta bizitzea buru-osasuna eta osasun fisikoa bezain garrantzitsua da. Autoestimu ona, gorputzaren itxura osasuntsua eta janariaren eta ariketa fisikoaren arteko oreka gure buru-osasun eta ongizate orokorraren zati handi bat dira. Zaila da ongi sentitzea zurei itxura gustatzen ez zaizunean, baina dieta zorrotzek eta desorekatutako elikadura-ereduek are okerrago sentiarazten gaituzte. Gehienok aitortzen dugu tarteka ariketa fisikoa egitea ona dela osasunerako, eta gure aldarte petrala, estresa, antsietatea eta buru-osasunarekin lotutako beste kezka batzuk kudeatzeko modu bikain bat ere. Baina ariketa fisiko gehiegi edo gutxiegi egiteak ere arazoak eragin ditzake. Lortu oreka on eta osasuntsua bilatzeari buruzko informazio gehiago, eta aurkitu zure bizitzan aldaketak egiten laguntzeko aholkuak ere. 

Ikusi gehiago

Pentsamendu osasuntsua tresna ona da arazoei edo egoerei modu errealista eta orekatu batean begiratzeko. Zer egin “behar zenukeen” edo gauzak zergatik ez diren inoiz ongi ateratzen galdetzen diozu zeure buruari? Ondorioak ateratzen dituzu pisuzko frogak eduki baino lehen? Ohiko pentsamendu-tranpa horiek goibel edo triste sentiarazten gaituzte, baina batere lagungarriak ez diren pentsamenduei aurre egin eta gauzei ikuspegi orekatuago batetik begiratzen ikas dezakezu. Aurkitu urratsez urratseko gida bat, lagungarriak ez diren pentsamenduei aurre egin, eta zure gaitasunak sareko lan-orrian lantzeko.

Ikusi gehiago

Oreka aurkitzea egin behar dituzun gauzetarako eta egin nahi dituzun gauzetarako denbora esleitzean datza… eguneko ordu-kopurua aldatu gabe! Guztiok sentitzen dugu lanean denbora gehiago pasatzeko presioa, edo guztiok sentitzen dugu egitea gustatzen zaizkigun gauzen aurretik etxeko lanak edo beste betebehar batzuk lehenestekoa. Oreka onik ez badaukagu, ordea, erraza da gainezka egin dugula, akituta eta estresatuta sentitzea. Jende askok esaten du errudun sentitzen direla beren burua zaintzeko denbora hartzen dutelako, bai zu pertsona garrantzitsua zara zure bizitzan! Ikasi zergatik den garrantzitsua oreka, ezagutu zure beharrak eta lehentasunak ebaluatzeko estrategiak eta egin galdetegia, osasun-oreka aurkitu duzun ikusteko. 

Ikusi gehiago

Buruz osasuntsu egotea teknologiaren laguntzarekin moduluak buru-osasunerako teknologian jartzen du arreta: teknologiak izan dezakeen eragin positiboa eta negatiboa ongizatean. Ordenagailuak, telefonoak, aplikazioak, webguneak eta bestelako teknologiak gure eguneroko bizitzaren zati dira. Baina erabiltzen dugun teknologiak nola eta zergatik du eragin handia gure ongizatean eta besteekin ditugun harremanetan. Teknologia batzuk arazoak saihesteko edo sentimendu zailei aurre ez egiteko balio dezakete. Pertsona batzuk modu jakin batean jarduteko edo itxura jakin bat izateko presioa sentitzen dute. Pertsona batzuei ahaztu egiten zaie ongi lo egitea edo beste ohitura osasuntsu batzuk. Modulu honetan, galdetegi bat egin dezakezu teknologiarekin (adibidez, telefonoekin, ordenagailuekin eta tabletekin) duzun harremana aldatzeak mesede egingo dizun ikusteko. Teknologiaren erabileran oreka aurkitzen laguntzeko aholkuak ere aurkituko dituzu. 

Ikusi gehiago

Mindfulness-a erritmoa jaisten, egoerei modu orekatuago batean begiratzen eta une bakoitzean sentitzen duzuna aintzat hartzen laguntzen dizun tresna bat da. Mindfulness-ak eragin oso positiboa izan dezake zure pentsamenduetan, sentimenduetan eta jokabideetan. Guztiak ere gure osasunaren eta ongizatearen zati oso garrantzitsuak dira. Ikasi mindfulness-ak nola funtzionatzen duen eta zer itxura izan dezakeen, eta ezagutu zure mindfulness gaitasunak lantzeko baliabideak eta gehitu mindfulness apur bat zure bizitzan. 

Ikusi gehiago