Osasun Departamentuak oinarrizko eremuen profilak eguneratzen ditu, hau da, biztanleriaren osasun-egoeraren “erradiografiak”

Sexuaren arabera bereizitako adierazleak hirukoiztu egin dira, eta, horri esker, gizonen eta emakumeen arteko aldeak hauteman dira osasunaren funtsezko alderdietan

Sexuaren arabera bereizitako adierazleak hirukoiztu egin dira, eta, horri esker, gizonen eta emakumeen arteko aldeak hauteman dira osasunaren funtsezko alderdietan

06/10/2021

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Osasun Komunitarioaren Behatokiaren bitartez, oinarrizko osasun-eremu bakoitzeko profilari buruzko txostenen edizio berri bat argitaratu du, eguneratua eta hobetua. Horiek 30 adierazle soziodemografiko, ingurumenekoak, bizi-estiloei, gaixotasunei eta osasun-sistemari buruzkoak biltzen dituzte, Foru Komunitateko 58 eremutako biztanleriaren osasuna neurtzeko, eta, horrela, hura hobetzeko tokiko ekintzak diseinatzen laguntzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).