COVID-19ak eragindako berrogeialdia

Txertoa jarri ez bada

Esan badizute etxean egon behar duzula bakartuta, gaixotasuna inkubatzen ari zarelako da.

  • Koronabirus kasu batekin kontaktu estua izan duzulako. Hau da, birusa duen pertsona batetik 2 metro baino gutxiagora egon zarelako 15 minututik gora prebentzio-neurririk gabe.
  • Edo COVID-19a izan duen pertsona batengandik hurbil egon zarelako ibilbide luzeko garraiobide batean (hegazkina, trena, autobusa, autoa, itsasontzia).

Neurri hauek bete behar dituzu:

  • Etxean geratu, ahal dela gela indibidual eta ongi aireztatuan.
  • Gelatik irten behar baduzu edo norbaitek sartu behar badu, 2 metroko distantziari eutsi, maskara erabili eta eskuak garbitu.
  • Ez hartu bisitarik.
  • Eskuak maiz garbitu, ur eta xaboiaz edo gel hidroalkoholikoz
  • Ez hartu medikamentu antitermikorik (parazetamola, ibuprofenoa...).
  • Kontrolatu eta apuntatu tenperatura egunean bitan.
  • Zaindu sintomak agertzen diren.
  • Ahal bada, mantendu eguneroko ohiturak eta entretenitzeko jarduerak.
Etxean bakartzeko betebeharra ez betetzeak, COVID-19agatik positiboa izateagatik, 621 € eta 3000 € arteko isuna ekar dezake
 

Cuarentena Por Covid 19

Erabat txertatuta bazaude