Aho mukosako patologiaren atlasa

José V. Bagánek hitzaurrean dioen bezala: “Liburu honek ezaugarri guztiak biltzen ditu aho mukosako patologian erreferente izatera iritsi ahal izateko, funtsean ikuspegi praktikoa izanik, eta oso lagungarria da dentistarentzat bere eguneroko kontsultan eta gai honi buruz kontsultatu behar duen osasun arloko profesional ororentzat”.

Atlas honek eduki fotografiko eta praktiko handia du, eta aho mukosako patologia tratatzen duten profesionalei zuzenduta dago.

Egilea: Francisco Cardona Tortajada, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Aho-hortzetako Osasunaren Ataleko burua.