Paziente Kronikoei eta Pluripatologikoei Arreta Emateko Nafarroako Estrategia

Bizi-itxaropena handitzeak eta bizi-estilo berriak ezartzeak aldaketa sakona ekarri dute patroi epidemiologikoan, eritasun kronikoek gero eta toki handiagoa hartzen baitute.

Gertakizun honek adituak kezkatzen ditu eskaria gero eta handiagoa delako, eta beharrak, gero eta anizkoitzagoak. Jadanik gaur egun Oinarrizko Osasun Laguntzako kontsulten % 70 dira eta ospitaleratzeetatik % 60.

Haatik, ondorioak osasun sistema bera baino harago doaz. Inpaktua oso handia da bizi-kalitateari eragiten diotelako eta autonomia pertsonalean galera handia direlako. Desgaitasunak eta mendekotasunak familian eragin handia dute eta, bereziki, zaintzaileak ukitzen ditu, eskuarki emakumezkoak eta maiz adin handikoak.

Ondorio ekonomikoa are handiagoa da eta gizarte-aurreikuspeneko sistema publiko osoaren jasangarritasunari eragiten dio.

Azken urteotan, osasun sistemak ahalegin handia egin du aldaketa demografiko eta epidemiologiko sakon horiei erantzuna emateko, eta gero eta jarduera gehiago egin ditu, lortu nahi ziren emaitzak lortu gabe. Erantzuna ez da kuantitatiboa, aldaketa kualitatibo sakonak behar baitira.

AINTZATESPENA

Estrategia honek “Autonomia erkidego batek bultzatuko Kronikoen Programarik onena” saria jaso zuen. Saria Teknologia eta Osasuna Fundazioak eman zuen, Teknologia Sanitarioko Enpresen Espainiako Federazioarekin elkarlanean.