Antsietatea gobernatu

Nola maneiatu dezaket nire antsietatea, ongi eboluzionatu dezan?

Medikuak botikaren bat ematen ahal dizu antsietatea arintzen laguntzeko, larritzen zaituzten gauzei erantzuteko bide berriak ikasten dituzun bitartean. Botika asko daude eskura, eta hark erabakiko du zein komeni zaizun.

Garrantzitsua da medikazioa konbinatzea antsietatea maneiatzen ikastearekin. Botikaren bat hartzen ari bazara, gogoratu garrantzitsua dela tratamendu hori ez etetea. Aldatu edo utzi egin nahi baduzu, medikuaren bitartez eta medikuak adierazten duen moduan egin behar duzu.

Psikoterapian ari bazara, garrantzitsua da ikasi dituzun ariketak egitea, jarraibideak betetzea eta edozein zalantza argitzeko galdetzea. Erlaxazioa, arnasaren kontrola eta beste ariketa batzuk guztiz baliagarriak izanen dira.

 

Antsietatea hobeki ulertu

Egizu “Antsietatearen egunkaria"

Ariketa honen helburua da ongi jabetzea zein egoerak sortzen dizuten antsietatea edo zein egoera saihesten dituzun.

Informazio horrek lagundu eginen dizu zeure burua ezagutzen eta horrelako egoerei aurre egiten.

Bi astean, gutxienez, erregistratu antsietate orduak eta jarduera maila. Kalifika ezazu 0tik 10era (0, batere antsietaterik ez; 10, antsietate maila gorena).

Idatzi garrantzitsua iruditzen zaizuna: non, zer egiten ari zaren, zertan pentsatzen ari zinen.