Kanpoko ortoprotesiak osasun produktuak dira, gorputzean inplantatu ezin daitezkeenak. Prestatu egin behar dira, erabiltzaile bakoitzari egokitu behar zaizkio edo oinarrizko doikuntza bat egin behar zaie. Produktu horiek multzo hauetan bana daitezke:

  1.  A.- Kanpoko protesia: kanpoko ortoprotesia, zeina erabiltzen baita organo bat edo gorputz-egitura bat edo haren funtzioa osorik edo zati batez ordezteko.
  2.  B.- Gurpil-aulkia: kanpoko ortoprotesia, norbanako ibilgailutzat hartzen dena, aukera ematen duena gaitasun funtzionala modu iraunkorrean galduta daukan pertsona bat garraiatzeko, eta pertsona horren desgaitasun-mailara egokituta dagoena.
  3.  C.- Ortesia: kanpoko ortoprotesia, sistema neuromuskularraren edo eskeletikoaren egitura edo funtzioa aldatzeko erabiltzen dena.
  4.  D.- Ortoprotesi berezia: kanpoko ortoprotesia, aurreko ataletan sartu ezin dena, gorputz-funtzio bat aldatzen edo ordezten duena edo mugitzeko gaitasuna murriztuta duten pertsonei ibiltzen laguntzen diena.

Preskripzioa justifikatzen duen osasun egoeraren arloko mediku fakultatibo espezialistek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzukoek, Osasun Sistema Nazionalekoek eta zentro itunduetakoek, O-NOZek pazienteak bideratu ondoren.

Produktu batzuk oinarrizko osasun-laguntzako medikuek ere agindu ditzakete.

Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren doako osasun-laguntzarako eskubidea aitortuta duten eta martxoaren 29ko 33/2023 Foru Dekretuaren eranskinean jasotako produktu ortoprotesikoak eskuratu, konpondu edo berritzeko preskripzio bat jaso duten erabiltzaileei. Dekretu horren bidez, prestazio ortoprotesikoa arautzen da, kanpoko ortoprotesien modalitatean, eta Nafarroan prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzen duten establezimenduen erregistroa sortzen da.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak baimendutako osasun-establezimenduetan, araudi espezifikoaren arabera.

Baimendutako ortopedia-establezimenduen eta/edo audioprotesi-establezimenduen zerrenda kontsulta daiteke.

Prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzen duen establezimendu batera jo bada (Osasun Departamentuak produktu ortoprotesikoak emateko baimendutako establezimendua, O-NOZekin lankidetzan aritzea erabaki duena prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan, erabiltzaileak aurreratu ez dezan Administrazioak finantza dezakeen zatia), erabiltzaileak O-NOZek finantzatzen ez duen zatia ordainduko du bakarrik.

Prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzen duten establezimenduen zerrenda kontsulta daiteke.

Pazienteak produktua osorik ordaindu badu, gastuak itzultzeko eskatzen ahalko du, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak finantzatu beharreko zatiari dagokionez.

O-NOZeko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuan, Iruñeko egoitzan (Oliveto kondea anbulatorioko 3. solairuan) eta Tuterakoan (C/ Fernando Remacha nº 1-Bajo).

.- Oinarrizko osasun-laguntzako medikuaren edo espezialistaren preskripzioa, kasuaren arabera, eta oniritzia, eskatuz gero.

.- Gastuak itzultzeko eskabidea, sinatuta eta beteta, ordaintzeko bankuko datuak barne.

.- Fakturak eta ordainagiriak. 1.000 eurotik gorako fakturetan, bankuko ordainagiria ere aurkeztu beharko da.

Egindako gastuak itzultzeko eskatzen ahalko da, preskribatzen denetik bost urte igaro baino lehen.

Bai, ezin izanen dira 26 urtetik gorakoak izan, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Otorrinolaringologia Zerbitzuek eman beharko dute agindua.