Zaldia, moxala, jakoa, elurra, erregina, pikoa, morfoa.

Nerbio sistema zentralaren depresorea da, morfinaren deribatu bat, zeina, aldi berean opiotik ateratzen den. Morfina beste substantzia kimiko batzuekin tratatuz lortzen da.

Hauts zurixka edo marroia da.

Hasieran euforia, plazera eta ongizatea eragiten ditu. Tentsioak eta tenperaturak behera egiten dute, bihotza eta arnasketa moteldu egiten dira, azken hori eteten ahal da. Galdu egiten da jateko gogoa eta idorreria eragiten du.

Ondotik, jarrera pasiboa eta hotza eragiten ditu, baita ulertzeko zailtasunak, logura eta begi-niniak uzkurtzea ere.

Min kolikoak eta txiza egiteko arazoak azaltzen ahal dira. Gainera, umore aldaketak eta gauzekiko interesa galtzea eragin ditzake.

Ondorioek 3 eta 6 ordu artean irauten dute.

Bihotzeko, biriketako, gibeleko eta giltzurrunetako arazoak eragiten ahal ditu heroina kontsumitzeak, baita sexu desio falta eta sexu inpotentzia, ginekologia arazoak (hilekoa desagertzea, esaterako) eta bat-bateko abortuak ere.

Nortasun aldaketak eragiten ahal ditu, memoria nahasmenduak, antsietatea eta depresioa, koma, eta gaindosiagatiko heriotza ere eragiten ahal ditu. Droga adiktiboa da erabat eta tolerantzia handia sortzen du.

Kontsumitzeari uzten zaionean abstinentzia sindromea azaltzen da, ‘monoa’. Kontsumitzeari utzi zaionetik zenbait ordutara agertzen da, eta 5 eta 10 egun artean iraun ohi ditu. Zaila da kudeatzen, eta sarri laguntza profesionala behar izaten da.