Kolak, pegamentuak, lakak, gasolina, pinturak, aerosolak, disolbatzaileak.

Nerbio sistema zentralaren depresoreak eta asaldatzaileak dira (psikodelikoak). Substantzia kimiko oso toxikoak dira, industrian eta etxeetan erabiltzen direnak, eta inhalatzen direnean ondorio fisiko eta psikiko larriak eragiten ahal dituzte.

Ondorioek minutu batzuk baino ez dituzte irauten, eta euforia eta poztasun sentimenduak izaten ahal dira, jateko gogoa murriztea eta hotza, haluzinazioak eta jokabidearen nahasmenduak (agresibitatea eta hiperaktibitate motorea).

Hasierako ondorio horiek igaro ondotik, logura, zorabioak, ikusmen lausoa, hizketa nahasgarria eta desorientazioa eragiten dituzte.

Intoxikazio larria gertatzen ahal da, etilikoaren antzekoa, kontzientzia galdu eta koman sartu.

Etengabeko kontsumoak zurbiltasuna eta neke iraunkorra eragiten ahal ditu, baita memoria eta kontzentrazio arazoak, depresioa, gizarte isolamendua eta jokabide agresiboak ere. Gainera, parkinsona eta biriketako, urdaileko eta bihotzeko arazoak ere sortzen ahal ditu. Erabilera kronikoak gibelean eta giltzurrunetan itzulezinezko kalteak eragiten ahal ditu, baita itsutasuna, gortasuna, arnasketa arazoak eta orokortutako garuneko kalteak ere.

Dosi handiak edo kantitate oso kontzentratuak inhalatzeak heriotza eragiten ahal du bihotz-hutsegiteagatik edo gorakoa xurgatzeagatik, minutu gutxi batzuen buruan. Horrez gain, zenbait disolbatzaile, toluenoa edo bentzenoa, esaterako, kantzerigenoak dira. Laburbilduz, substantzia horiek kontsumitzea oso arriskutsua da.

Tolerantzia eta mendekotasuna garatzen ahal dira. Etengabe kontsumitu ondotik kontsumitzeari uzten zaionean, abstinentzia sintomak agertzen ahal dira: antsietatea, nekea, insomnioa, depresioa, abdominaletako mina, kalanbreak hanketan, buruko mina, dardarak eta desorientazioa.