Ley Orgánica de  regulación de la eutanasia en España

Lege honen xedea da arautzea hiltzeko behar den laguntza eskatzeko eta jasotzeko baldintzak betetzen dituen pertsona orori dagokion eskubidea, jarraitu beharreko prozedura eta bete beharreko bermeak.

Era berean, pertsona horiei arreta ematen dieten osasuneko langileen betebeharrak zehazten ditu, haien jarduera esparrua definituz, eta dagokien administrazioen eta erakundeen betebeharrak arautzen ditu, lege honetan aitortutako eskubidea behar bezala baliatzen dela ziurtatzeko.

 

3/2021 Lege Organikoa, martxoaren 24koa, Eutanasia arautzen duena.

Osasun Ministerioaren eutanasia-legeari buruzko informazioa

 

Seigarren xedapen gehigarria. Osasun zerbitzuek hiltzeko laguntza emanen dutela bermatzeko neurriak.

Hiltzeko laguntza-prestazioaren berdintasuna eta kalitate asistentziala bermatzeko, Osasun Sistema Nazionalaren Lurraldearteko Kontseiluak jardunbide egokien eskuliburu bat egin beharko du hiru hilabeteko epean, legea indarrean jartzen denetik kontatzen hasita, lege hori behar bezala praktikan jartzeko.

Halaber, epe horretan bertan, 5.2 artikuluan aipatzen diren protokoloak egin beharko ditu.

 

Dokumentu hori Eutanasia arautzeko martxoaren 24ko 3/2021 Lege Organikoan aurreikusitako berariazko lege aginduari jarraikiz egin da:

Eutanasiako jardunbide egokien eskuliburua (gaztelaniaz) (PDF)

Zer arautzen du lege honek?

Legearen xedea da lege honek berak eskatutako baldintzak betetzen dituen pertsona orok duen eskubide bat arautzea; hiltzeko behar den laguntza eskatu eta jasotzeko eskubidea, hain zuzen.

Prestazio hori da hil nahi duela adierazi duen pertsona bati beharrezko bitartekoak ematea, legedian ezarritako prozedurarekin eta bermeekin bat.

Hiltzeko laguntza ematea sartuta dago Osasun Sistema Nazionalaren zerbitzu erkideen zorroan eta finantzazio publikokoa da.

  

  - Eutanasia. Galdera-erantzunak

  - Prozeduraren diagrama