Gaur egun, honako hauek eskaintzen ditugu: Zahartzaroan ere osasuntsu tailerra, Sexualitateaz hizketan​​​​​​​ saioa eta Nora goaz? zineforuma. Jarduera horiei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen. Jarduera guztietan izena ematea doakoa da.

Jardueretan, alderdi batzuk pertsona guztien artean lantzen dira, eta beste batzuk talde txikietan. Esperientziak eta kezkak partekatzen dira, informazioa ematen da, norberaren baliabideei eta zailtasunei buruz hausnartzen da, eta norbera zaintzeko trebetasun batzuk lantzen dira.

Sei hilean behin plangintza bat egiten da Nafarroako hainbat lekutan. Erakundeek beren herrian batera antolatzeko eska dezakete.