Gaur egun, tailer hauek eskaintzen ditugu: Elikadura eta ariketa fisikoa 2. motako diabetesean, Eritasun baskula batekin bizitzen ikasi, Nola onartu eritasun kroniko bat eta Erretzeari uzteko laguntza. Tailerren informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.  Jarduera guztietan izena ematea doakoa da.

Tailerretan, alderdi batzuk pertsona guztien artean lantzen dira, eta beste batzuk talde txikietan. Esperientziak eta kezkak partekatzen dira, informazioa ematen da, norberaren baliabideei eta zailtasunei buruz hausnartzen da, eta norbera zaintzeko trebetasun batzuk lantzen dira.

Sei hilean behin plangintza bat egiten da Nafarroako hainbat lekutan. Erakundeek beren herrian batera antolatzeko eska dezakete.