PRODUKTU ORTOPROTESIKOAK EMATEN DITUZTEN ESTABLEZIMENDUETARAKO INFORMAZIOA

Prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa.

Zerbitzu ortopedikoak ematen dituzten establezimenduek kudeaketa ortoprotesikoan laguntzaile aritzeko baimena eska dezakete.

Erregistratzeko tramitea

ESKATU

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuarekin prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan zuzenean lankidetzan aritzea erabaki duten establezimenduen erregistroa da.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jada baimendutako establezimendu sanitarioek, honako hauetan xedatutakoaren arabera: urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretua (zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeko oinarri orokorrak ezartzen dituena), irailaren 1eko 214/1997 Foru Dekretua (zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak sortu, aldatu, lekuz aldatu eta jardunean jartzeko baimenak arautzen dituena), foru dekretu hori garatzen duten xedapenak, eta gainerako araudi espezifiko aplikagarria.

Honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:

  • .-Oinarrizko doikuntzako produktu ortoprotesikoak: farmaziek zein ortopedia-establezimenduek ematen ahalko dituzte.

  • .-Erabiltzaileari egokitutako produktu ortoprotesikoak edo neurrira egindakoak honako establezimendu hauetan soilik emanen dira: martxoaren 16ko 86/1999 Foru Aginduan edo horren ordezko arautegian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten ortopediako establezimenduetan (martxoaren 16ko 86/1999 Foru Agindua, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira ortopedia establezimenduek administrazio baimena eskuratzeko gutxieneko baldintza teknikoak eta osasun baldintzak).

  • .-Entzumen-protesiak paziente hipoakusikoentzat: audioprotesi-establezimendu baimenduek ematen ahalko dituzte, baldin eta Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 22ko 71/2009 Foru Aginduan ezarritako baldintzak betetzen badituzte (71/2009 Foru Agindua, audioprotesi-establezimenduak sortzeko, aldatzeko eta jardunean jartzeko baimenetarako betekizunak ezartzen dituena, haurren audioprotesiak egokitzeko lokalei eta ekipamenduari buruzkoak barne).

Baldintza hauek bete behar ditut:

  • ,-Nafarroako Foru Komunitatean egoitza izatea.

  • .-Funtzionamendurako administrazio baimena izatea eta inskribatuta egotea Nafarroako Osasun Zentroen, Zerbitzuen eta Establezimenduen Erregistroan.

  • .-Egunean izatea unean-unean indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak, arauetan zehazten diren baldintzetan.

  • .-Faktura elektronikoa egiteko eta hura Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura bidaltzeko behar den gaitasuna eta baliabideak izatea, dela FACe atariaren bidez, dela baimendutako beste sarrera-punturen baten bidez.

  • .-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatutako fakturazio-prozedura onartzea.

  • .-Agindutako produktuak ematea, Osasun Sistema Nazionalaren Produktu Ortoprotesikoen Eskaintzan (NOMENCLÁTOR) badaude, eta finantziazioko gehieneko zenbatekoen arabera.

  • .-Prestazio audioprotesikoaren kasuan, dagokion erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko duzu eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak une bakoitzean ezarritako protokoloak betetzeko konpromisoa hartuko duzu (Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ORL Zerbitzuko fakultatiboen aginduz bideratutako pazienteen ebaluazio-, jarraipen- eta kontrol-prozedurak barne, bai eta audiofonoak hornitu, egokitu eta mantentzekoak ere).

  • .-Katalogoan preskripzio berezikotzat (kodeak: PSO 020E; PSU 020D; PSD 020B; PIL 060A eta SRA 030B) jotako produktuen kasuan, behintzat, establezimenduak konpromisoa hartzen du simulagailuarekin entrenamendua egiteko, pazienteak gailua erabiltzeko trebetasunak kontrol eta koordinazio egokiarekin eskuratu dituela objektibatzeko eta frogatzeko.

Bai. Araudiak ezartzen du lankidetza borondatezkoa dela, eta, beraz, edozein unetan eskatzen ahalko da alta edo baja.

Preskripzio Ortoprotesikoaren Kudeaketako Establezimendu Laguntzaileen Erregistroan alta eta baja emateko, aldez aurretik establezimenduaren titularrak edo legezko ordezkariak eskaera egin beharko dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuari, honako eredu hau telematikoki aurkeztuz: Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez telematikoki aurkeztutako eskaera.

Tramitatzeko, ziurtagiri hauetako bat erabili behar da:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa

  • Cl@ve

Alta-eskabidearen kasuan aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • .-Erantzukizunpeko adierazpena, prestazio ortoprotesikoa, kanpoko ortoprotesien modalitatean, arautzen duen eta Nafarroako prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzen duten establezimenduen erregistroa sortzen duen Foru Aginduaren/Foru Dekretuaren 17. artikuluaren 1. puntuan ezarritakoaren arabera.

  • .-Simulatzailearen bidezko entrenamendua egiteko konpromiso sinatua. Entrenamendu horrek balio du objektibatzeko eta frogatzeko pazienteak gailua maneiatzeko trebetasunak eskuratu dituela, eta kontrol eta koordinazio egokiak dituela; bai, behintzat, katalogoan “preskripzio bereziko” gisa ageri diren produktuen kasuan. Produktu horiek kode hauek dauzkate: (PSO 020E; PSU 020D; PSD 020B; PIL 060A; SRA 030B)

  • .-Establezimenduaren titulartasuna edo legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.

  • .-Establezimendu laguntzaileen erregistroan sartzeko/irteteko eskabidea.

Baja-eskabidearen kasuan aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • .-Establezimenduaren titulartasuna edo legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa

  • .-Establezimendu laguntzaileen erregistroan sartzeko/irteteko eskabidea.

Urte osoan zehar aurkez daiteke

O-NOZeko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak ebazpena emanen du, eta bertan eskaera baietsi edo ezetsi den zehaztuko du, baita horren ondorioak ere.

Gutxienez, gauzatu baino bi hilabete lehenago jakinarazi beharko da.

Bai. Establezimendu laguntzaileen erregistroko inskripzioa bost urtean behin baliozkotu beharko da.

Tramitatzeko dokumentazio-ereduak

Prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzaileen erregistroan sartzeko/irteteko tramitearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa: