Urteroko laguntza-deialdi bat da, Nafarroako Gobernuak sustatua, finantzaketa publikoa duten medikamentuak erosteko, eta haren helburua da farmakoen kostua ez dadila eragozpena izan baliabide gutxien dituzten pertsonentzat.

Onuradun izan daitezke;

Nafarroako Foru Komunitatean bizi direnak, baldin eta:

  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun-txartel indibidualaren titularrak badira.

  • 18.000 euro* baino gutxiagoko errentak badituzte urteko.

  • Farmazia-prestaziorako eskubidea badute eta tratamendu mediko finantzatuetako gastua badute 2022ko urritik 2023ko irailera artean. 

  • Eta, gainera, honako balditza hauetakoren bat ere betetzen badute:

    • a) Gizarte Segurantzako aseguratu aktiboak badira edo horren pareko egoeran badaude, edo titularraren onuradunak badira.
    • b) Erakunde eskudunak farmazia-prestazioa funts publikoen kargura jasotzeko eskubidea aitortu badie, titularrak edo titularraren onuradunak diren aldetik.
    • c) MUFACE, MUGEJU eta ISFASeko mutualisten kolektibokoa badira (titularrak edo titularraren onuradunak) eta osasun-zerbitzuak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bidez jasotzea hautatu badute.

 

* 2021eko ekitaldiko errenta aitorpenaren arabera.

Epea irekita dagoen hilabeteetan eska daitezke, dagokion deialdiaren oinarri arautzaileek adierazten dutenaren arabera.

INTERNET BIDEZ, bi gune hauetako zeinahiren bidez

AURREZ AURRE

  • zure osasun-etxean edo ohiko kontsultategian

  • Iruñean, Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan (Bakearen plaza z.g., 4. solairua - Oliveto kondea eraikina).

  • osasun-txartelaren titularrak edo

  • haren ordezkari batek, ordezkatutako pertsonaren NANa aurkeztuta.

 

  • Laguntza eskaera

  • NAN edo PASAPORTEA

  • Bankuko kontuaren zenbakia.

  • Fakturak aurkeztea beharrezkoa da medikamentuak Nafarroatik kanpo edo paperezko errezetaren bidez erosi direnean; bestela ez da beharrezkoa.