EHaurren Hortzak Zaintzeko Programa Osasunbidea/Nafarroako Osasun Zerbitzuaren ekimena da, Nafarroako haurren aho-hortzetako osasuna hobetzeko helburua duena, prebentzio neurriak hartuz eta hortzetako oinarrizko zainketak dohainik emanez. 

 

Nafarroan bizi eta 6tik 15 urte bitarte egiten dutenentzat.

  • 2021ean 2006tik 2015era bitartean jaiotakoei.

   

 

•Aldizkako berrikuspena.

• Fluor topikoa, txantxarra izateko arrisku handia bada.

•Aho-hortzetako larrialdietako laguntza

•Erauzketak (ortodontzia izan ezik).

Behin betiko hortz-aginetan bakarrik:

  • Txantxarra izateko arrisku handia duten haginetako artekak ixtea.

  • Txantxarraren tratamendua (enpasteak, nerbioak hiltzea, koroak...).

  • Malformazioen eta istripuetan hautsitako hortzen tratamendua (berreraikuntzak, nerbioak hiltzea, koroak...).

  • Aho garbiketa

  • Txantxarraren eta hausturen tratamendua esne-hortzetan.

  • Ortodontziako tratamendua (ez Rx ez hortzak ateratzea ortodontziagatik, ezta deus ere ortodontziako tratamenduaren ondoriozkoa denik).

  • Hortzetako inplanteak

  • Portzelanak

 

1. Urteko Onarpen Taloia eduki. Ez baduzu, deitu telefono honetara 848 429 338.

2. Foileto honetako dentistetako bati hitzordua eskatu.

Dentistak 2023 HHZP-ak prestatuta

3. Urteko ONARPEN TALOIA eramatea aurten lehenbiziko bisitan. Egun horretan dentistak eta haurraren arduradunak sinatuko dute.

4. Kontsultara joan ezinik egonez gero, aldez aurretik deitu hitzordua aldatzeko.

5. Aurreko BI urteetan haurra ez bada baliatu programaz, edo segidan BI ALDIZ abisatu gabe huts eginez gero hitzordura, dentistak Aho-hortzetako Osasunaren Unitatera bidaliko du haurra, egoera normaltzeko.

6. Urte naturala iragan arte ezin da dentistaz aldatu.

7. Urte natural berean, aukeratutako dentistarengana berriz joateko, ez da veste onarpen-taloirik aurkeztu beharko.

  1. HORTZAK PASTA FLUORDUNEZ ZEPILATU OTORDUEN ONDOTIK, afal ondorenbatez ere.

  2. GUTXITU GOZOKIEN KONTSUMOA, otorduetatik kanpo batez ere.

  3. Gutxienez URTEAN BEHIN JOAN DENTISTARENGANA, txantarrik ez dagoela irudituarren.