- Edan likido ugari (egunean 3 litro inguru), kantitate txikitan, etengabe, baina behartu gabe.
- Limoi-ur alkalinoa. Prestatzeko modua: litro bat ur bizpahiru limoiren zukua gehitu, eta, horretaz gainera, 4 koilarakada azukre, koilarakadatxo erdia gatz eta beste hainbeste bikarbonato. Hotza hartzen da.
- Arroz edo azenario ura (litro bat uretan eskukada bat arroz eta azenario batzuk egosi, 30 bat minutuz; gero, iragazkitik pasatu, eta hozten utzi).
- Serum edatekoa (botikan saltzen da).
- Edari isotonikoak (supermerkatuetan saltzen dira).
- Infusioak: tea, kamamilak, ur minerala.
- Ez edan alkohola edo kafeina duen likidorik.
- Hasi jaten, pixkana-pixkana, zerbait arina eta gustukoa: arroz egosia (azenarioarekin), azalik gabeko oilaskoa eta arrainkia plantxan edo egosia, patata eta azenario purea, urdaiazpiko egosia, platanoa, sagar errea, irasagarra.
- Beherakoaren puntu larrienean, ez eman fruta-zukurik edo azukrea, gantza edo olioa duen elikagairik.
- Ez hartu ez esnerik, ez kremarik, ez gazta ondurik. Jogurt naturala, berriz, oso ongi dator.
- Eskuak dira infekzioak kutsatzeko bide printzipala. Eskuak garbitzea oso garrantzitsua da familiako beste kideak ez kutsatzeko. Ongi garbitu eskuak komunetik atera eta gero, otorduen aurretik eta/edo elikagaiak ukitu behar izanez gero.
- Garbitu beti frutak eta barazkiak.
- Zaindu jakien kontserbazioa.
- Arrautzak, haragia eta arraina ondo prestatu.
- Ez edan urik iturburu, iturri edo putzuetatik, ziur ez badakigu ur hori edatekoa den.
- Normalean ez da botikarik eman behar beherakoak mozteko.
- Ez erabili farmako antidiarreikorik, antibiotikorik edo espasmolitikorik medikuaren baimenik gabe, beherakoa zaildu baitezake.
- Sukarrik baldin baduzu, antitermikoak hartzen ahal dituzu ahotik (parazetamola).
- 38,5ºtik gorako sukarra badago.
- Min handia baduzu sabelean edo ondeste aldean.
- Kakan odolik edo mukirik ikusten baduzu.
- Oso gaizki bazaude, ahoa idor, azala zuri.
- Dietarekin eta hidratazio egokiarekin, 3 egunean hobera egiten ez baduzu.