Familiaren eta ingurukoen laguntza giltzarri da depresiotik suspertzeko. Zenbaitetan, ulertzen ez den nahasmendua da depresioa, eta familiak gaixotasuna onartuko badu, barneratu ez ezik, modu aktiboan parte hartu behar du tratamenduan.

- Informazioa bilatuz. Zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta hobeki ulertuko da gaixotasuna.
- Informazioa ulertuz. Horrela gaixotasunaren inguruko galdera askoren erantzuna izanen dugu: zer den, zerk eragiten duen, sintomak, pronostikoa, etab.
- Egin behar ez denari buruzko jarraibideak jasoz.
- Ez epaitu edo errurik bota.
- Ez behartu animatzera.
- Ez gutxietsi haren gaixotasuna.
- Ez ordeztu depresioa duen pertsona haren zeregin guztietan.
- Zer egin behar den ikasiz: hari laguntza eman.
- Gaixotasuna onartzen lagunduz.
- Tratamenduarekiko atxikimendua sustatuz.
- Ulerkortasuna eta laguntza eskainiz.
- Haren lorpen txikiak nabarmenduz.
- Adingabeen egoeran arreta jarriz: seme-alabarik izanez gero, hobe da azalpen ulerterraz eta argiak ematea, aldaketez ohartaraztea eta erru sentimenduak saihestea.
- Medikuari lagunduz: familiak laguntzen ahal du bere egiturari eta funtzionamenduari buruzko argibideak emanez. Laguntzen ahal du pazientea medikuarekiko hitzorduetara joan dadin eta tratamendua har dezan.
Honako bi egoera hauetan familia garrantzitsua da:- Ospitaleratu beharra duenean.
- Suizidio ideien aurrean (egoera horretan hura zaindu eta laguntza bilatu behar da).
- Babesak bilatuz: Familiakoen autozainketa.
- Aisiarako espazioak eduki.
- Gaixotasun mentalaren estigmaren aurka borrokatu (ez lotsatu).
- Laguntza bilatu elkarteetan.
- Familia sostengatuz, haientzako espazioak izan ditzan.
- Depresioa duen pertsona sostengatzen saiatuz, gauzak egiteko adore emanez, hura distraituz.
- Solasgai negatiboak saihestuz.
- Gozo tratatuz, errietarik egin gabe.
- Egoerak ez behartuz.

- Gaixotasuna ez estigmatizatuz.
- Ez epaituz.
- Familia sostengatuz.