Maskarak finantzatzea

2020ko azaroaren 16tik (astelehena), Nafarroako Gobernuak kolektibo kalteberenei NEURRI BAKARREKO MASKARA HIGIENIKOAK finantzatuko dizkie.

Nafarroan, maskarak doan ematen zaizkie irizpide hauek betetzen dituzten pertsonei:

45 urte baino gehiago izatea eta GSINek aitortutako talde hauetakoren batekoa izatea:

  • Sindrome toxikoa dutenak eta desgaitasuna dutenak, berariazko araudian jasotako kasuetan.
  • Gizarteratze-errentak jasotzen dituztenak.
  • Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituztenak.
  • Langabezia-saria jasotzeko eskubidea galdu duten langabeak, egoera horretan dauden bitartean.
  • Lan-istripuen eta lanbide-gaixotasunen ondoriozko tratamenduak dituzten pertsonak.
  • Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren onuradunak.
  • Talde horietako batekoa izatea eta, 45 urte baino gutxiago izan arren, guraso bakarreko familiako burua izatea.

Kanpoan geratzen dira Nafarroan lekualdatuta dauden herritarrak eta eremu mugakideetako herritarrak.
Maskarak jasotzeko eskubidea duen nafarra beste autonomia-erkidego batera joaten bada, ez ditu Nafarroatik kanpo jasotzen ahalko.

2020ko azaroaren 16tik aurrera.

10 maskara higieniko hilean, hau da, 50 maskara dituen kutxa bat 5 hilean behin.

Farmazia-bulegoan, Nafarroako Osasun Txartela eramanda.

Lehen Mailako Arretako profesionalak ez du preskripzioa egin behar; beraz, pertsonek ez dute osasun etxera joan behar maskarak erosteko, farmazia-bulegora jo behar dute zuzenean.