Osasun arretarako sarbidea

1.- Zure osasun etxeko aurretiazko hitzordurako telefonora deituz edo osasun etxe horretako harrera zerbitzura joanez. Honako hauek hartu beharko dituzu kontuan:

  • Kontsulta egin behar duzu egun bererako: deitu 08:00etatik aurrera eta eskatu eguneko hitzordua, baina ez erabili “larrialdi” hitza, nahasmena eragiten baitu.
  • 2 edo 3 egun itxaron dezakeen kontsulta: deitu 09:30etik 20:00etara.

2.- Internet bidez bi modutara sar zaitezke:

  • Zure osasun txartelaren zenbakiarekin eta jaiotegunarekin, hitzordua bakarrik eskatzen ahalko duzu, baina ez duzu baliogabetzen ahalko.
  • Ziurtagiri digitala erabiliz

www.citasalud.navarra.es

Zure familia medikuak, beharrezkotzat jotzen badu, arreta espezializatuko kontsultara bidaliko zaitu, eta, horretarako, kontsulta orria emanen dizu.
 
Osasun etxeko administrariei eman beharko diezu kontsulta orria, eta haiek eginen dute izapidea.

Ginekologiarako hitzordua zure osasun etxearen bidez izapidetu behar da. Familiako medikuak bideratuko zaitu kontsulta horretara.

Obstetriziarako eta familia-plangintzarako hitzordua eska dezakezu, sexu eta ugalketa osasunaren arretarako zentrora telefonoz deituz. 

Ikus sexu eta ugalketa osasuneko zentroen sarea

 

Lehen bisita egiteko, familiako medikuak bideratu behar du Osasun Mentaleko Zentrora. Osasun Mentaleko Zentrotik bertatik programatzen dira ondoko bisitak.

Ikus Osasun Mentaleko Zentroen Sarea