Morbilitatea

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: Ongizate orokor eskasa

Definizioa:

Osasunaren Mundu Erakundearen "World Health Organization (WHO)-Five Well-being Index (WHO-5)” zerrendaren arabera ongizate orokor eskasa duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoa. 

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Ongizate orokor eskasa duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.
  • Izendatzailea: Zerrenda osatzen duten galderei erantzun dieten inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.

Adierazlea zergatik sartu den:

Osasun mentala pertsonen bizi-kalitatearen baldintzatzaile garrantzitsu bat da. Azken boladan, gero eta arreta handiagoa jartzen zaio, pandemiak biztanlerian maila guztietan izan dituen eraginak aztertzeko eta arintzeko beharrak areagotuta.

Osasun mentala ardatz estrategiko moduan dago sartuta 2014-2020ko Osasun Planean.

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2017 (NASTAT), NOPLOIk berak egina.

Urtea: 2017

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua.
  
Oharrak:

WHO-5 adierazlea pertsonek lortutako puntuazioak batuz eraikitzen da, 5 itemi emandako erantzunen arabera. Item bakoitza 6 mailako Likert eskala baten arabera erantzuten da: "inoiz ere ez"-etik (0 puntu) hasita "uneoro" (5 puntu) arte. Adierazlea 0tik 25 puntura artekoa izaten da, eta puntuazio handienak ongizate handiena adierazten du. Kontuan hartutako itemak honako hauek dira:

- Alai eta umore onez egon da

- Lasai eta erlaxatuta egon da

- Aktibo eta energiaz beteta sentitu da

- Fresko eta atseden hartuta esnatu da

- Bere bizitza interesatzen zaizkion gauzaz bete da

13 puntutik beherako puntuazioa ongizate orokor eskastzat hartzen da, eta beheraldiarekin lotzen da.

Erreferentzia: Lucas-Carrasco, Ramona, Reliability and validity of the Spanish version of the World Health Organization-Five Well-Being Index in elderly, Psychiatry and Clin. Neurosci. 2012; 66: 508-513.

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.

Betetze-eguna: 2021/10/1
 

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: Gehiegizko pisua 15 urteko eta hortik gorako biztalerian

Definizioa: Osasunaren Mundu Erakundearen estandarren arabera (GMI 25 edo handiagoa), pisu handiegia (gehiegizko pisua edo obesitatea) duten 15 urteko edo gehiagoko pertsonen ehunekoa. 

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Pisu handiegia duten 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.
  • Izendatzailea: Pisuari eta garaierari buruzko galderei erantzun dieten inkestatutako 15 urteko eta gehiagoko pertsonen kopurua.

Adierazlea zergatik sartu den:

Garrantzitsua da ulertzea 15 urteko eta gehiagoko pertsonen pisu handiegia biztanleriaren osasun-egoeraren baldintzatzaile bat dela, bizitzako etapetan egoera horrekin lotutako komorbilitateak kontuan hartuta. Osasunaren sustapenak elikadura osasungarriarekin eta ariketa fisikoarekin lotutako tresna ugari eskaintzen ditu, pisu handiegiarekin lotutako egoerak saihesteko eta hobetzeko.

Datuen iturria: Inkesta Soziala eta Bizi Baldintzei buruzkoa - ISetaBB 2017 (Nastat), NOPLOIk berak egina.

Urtea: 2017

Bereizte-maila: Lurralde Antolamenduko Planak Zonifikatzea - LAP (Nafarroa Atlantikoa eta Pirinioak lotuz) eta sexua.

Oharrak:

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Lau adin-tartetan moldatuta (15-34 urte; 35-49 urte; 50-64 urte; eta 65 urte eta gehiago), sexu bakoitzeko adierazlerako.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: MORBILITATEA

Adierazlearen izena: 6tik 9 urtera arteko haurren pisu handiegia

Definizioa: Osasunaren Mundu Erakundearen pisuen eta neurrien araberako Haurren hazkunde patroien arabera, pisu handiegia (gehiegizko pisua edo obesitatea, desbideratze tipiko bat baino gehiago medianaren gainetik) duten 6-9 urteko haurren biztanleriaren ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena:

  • Zenbakitzailea: Nafarroan bizi diren eta pisu handiegia duten 6-9 urte arteko pertsonen kopurua.
  • Izendatzailea: Nafarroan bizi diren eta pisuen eta neurrien informazioa duten 6-9 urte arteko pertsonen kopurua.

Adierazlea zergatik sartu den:

Azken hamarkadan, zenbait ekimen jarri dira abian Nafarroan, obesitatea murrizteko; eta beraz, haurren pisu handiegiari aurre egiteko: hazkundea ebaluatzeko MOEren taula berriak sartzea, Fruten eta barazkien programa ikastetxean edo Osasuna sustatzeko eskolak. Gehiegizko pisua eta obesitatea zaintzea erabakigarria da adin txikikoen pisu handiegia murrizteko politiken arrakasta ebaluatzeko.

Datuen iturria: Lehen mailako arreta, NOPLOI

Urtea: 2017-2019

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

Oharrak:

Pisu handiegia, 2017ko urtarrilaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra arte egindako azken neurketa baliagarriaren gainetan kalkulatua.

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Sexu bakoitzeko adierazlerako adinen arabera egindako moldaketa.

Kalkulatzeko, Osasun Eskualde Oinarrizko hauek elkartu dira: Erriberri-Zarrakaztelu; Viana-Los Arcos; Agoitz-Auritz; Zangoza-Izaba-Zaraitzu; Zizur-Etxabakoitz; Antzin-Ameskoabarrena-Villatuerta.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: 2. motako diabetesa diagnostikatutakoen prebalentzia

Definizioa: Nafarroan bizi diren eta 2. motako diabetesa diagnostikatuta duten 20 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoa (CIAP2ko T90 kodea).

Adierazlearen deskribapena:

  • Zenbakitzailea: Nafarroan bizi diren eta 2020/12/31n 2. motako diabetesa diagnostikatuta zuten pertsonak.
  • Izendatzailea: 2020/12/31n adin bera zuten NOTen guztizko biztanleria.

Adierazlea zergatik sartu den:

Nafarroan, RIVANAren (Arrisku baskularrari buruzko ikerketa) arabera, 35 urtetik 84 urtera arteko gizonen %11k eta emakumeen %6,4k diabetes mellitus izenekoa dute. Diabetesaren prebalentzia adinaren arabera handitzen da bi sexuetan; hala ere, gizonezkoetan handiagoa da adin guztietan.

Gainera, gizonen %16k eta emakumeen %8k gluzemiak dituzte, 110 eta 125 mg/dl artekoak. Nafarroan, 40.000 pertsonak baino gehiagok 2. motako diabetesa dute diagnostikatuta, lehen mailako arretako historia klinikoko datuen arabera. Diabetesa lehentasunezko gaixotasunetako bat da paziente kronikoei eta pluripatologikoei arreta integratua emateko Nafarroako Estrategian.

Datuen iturria: Lehen mailako arreta eta BARDENA

Urtea: 2020

Bereizte-maila:  Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

Oharrak:

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: Kronikoen Estrategian lehenetsitako 3 patologia edo gehiago dituzten 65 urteko eta gehiagoko pazienteak

Definizioa: Kronikoen Estrategian lehenetsitako 3 patologia edo gehiago dituzten eta Nafarroan bizi diren pazienteen ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena:

  • Zenbakitzailea: Kronikoen Estrategian 2020/12/31n lehenetsitako 3 patologia edo gehiago zituzten eta Nafarroan bizi diren 65 urteko eta gehiagoko pertsonak.
  • Izendatzailea: 2020/12/31n adin bera zuten NOTen guztizko biztanleria.

Adierazlea zergatik sartu den:

Gaur egun, gaixotasun kronikoak gero eta presenteago daude. Lehen mailako arretako kontsulten %70 inguru eta ospitaleratzeen %60 horiekin lotuta daude. Bizi-itxaropena handitzeak eta bizimodu berriek hazkunde hori errazten dute, eta eraginak osasun-sistemara iristen dira. Bereziki, arreta jarri behar zaie adineko pertsonei eta haien zaintza-beharrei.

“Paziente kronikoen eta pluripatologikoen arreta integratuko Nafarroako estrategiak” lehenetsitako prozesu gisa hauek definitzen ditu: paziente pluripatologikoak, dementzia, BGBK, diabetesa, bihotz-gutxiegitasuna, kardiopatia iskemikoa, eskizofrenia, bihotz-biriketako pazientea, istripu zerebrobaskularra, giltzurruneko gutxiegitasuna, parkinsona, asma eta depresio-nahasmendu errepikakorra. 

Datuen iturria: Lehen mailako arreta eta BARDENA

Urtea: 2020

Bereizte-maila:  Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

Oharrak: 

Estrategiari buruzko informazio gehiago 

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

Betetze-eguna: 2021/10/1

Taldea: MORBILITATEA
   
Adierazlearen izena: Antsiolitikoen eta antidepresiboen kontsumoa

Definizioa: Sistema Navarro de Salud-Osasunbidearen barruan, azken urtean gutxienez antsiolitikoen eta/edo antidepresiboen hiru ontzi kontsumitu dituzten pertsonen ehunekoa.

Adierazlearen deskribapena: 

  • Zenbakitzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren barruan, azken urtean (2020/1/1tik 2020/12/31ra arte) gutxienez antsiolitikoen eta/edo antidepresiboen hiru ontzi kontsumitu dituzten pertsonen ehunekoa.
  • Izendatzailea: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 2020/12/31n zeuden pertsonak.

Adierazlea zergatik sartu den:

Farmako horiek komunitate baten ongizatearen/ondoezaren mailaren informazio-adierazle gisa aukeratu dira. Zeharka ere neurtzen du; izan ere, sintomak abiapuntu hartuta neurtzen du, komunitateko bizimoduak ondoez psikologikoari aurre egiteko balio duen neurtzen du, eta bereziki, ondoez horren tratamendu medikutik babesteko balio duen. Estres-, depresio- edo antsietate-arazoak dituen biztanleriaren zati garrantzitsu batek osasun-sistemara jotzen duela eta preskripzio bat lortzen duela onartzen dugu.

Datuen iturria: Kontsumo Farmazeutikoaren Informazio Sistema eta BARDENA

Urtea: 2020

Bereizte-maila: Osasun Eskualde Oinarrizkoa eta sexua

Oharrak:
Zenbaketan sartutako sendagaiek ATK kode hauek dituzte:

  • N05B  ANTSIOLITIKOAK
  • N05C HIPNOTIKOAK ETA LASAIGARRIAK
  • N06A  ANTIDEPRESIBOAK

Kontsumo Farmazeutikoaren Informazio Sistemak datuak LAMIAtik eta paperean egindako errezeten fakturaziotik lortzen ditu, eta hilero eguneratzen da.

Nafarroako 2016ko biztanleriari egokitutako adierazlea. Sexu bakoitzeko adierazlerako bost urteko taldeko adinen arabera egindako moldaketa.

Kalkulatzeko, Zizur eta Etxabakoitz Osasun Eskualde Oinarrizkoak elkartu dira.

Betetze-eguna: 2021/10/1