Prebentzioko ordezkariaren figura

Prebentzioko ordezkariaren figura Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 35. artikuluan ezarri zen.

Langileek Enpresa Batzordean dituzten legezko ordezkariek aukeratzen dute beraien artean edo langileen ordezkarien artean. Negoziazio kolektiboaren bidez, hitzarmen kolektiboetan, izendatzeko beste sistema batzuk ezartzen ahal dira.

Berariazko eginkizunak ditu lantokiko arriskuen prebentzioaren alorrean. Legez, enpresa guztiek izan behar dute figura hau. Haien kopurua aldatu egiten da, enpresa* bakoitzaren plantillaren arabera. 6 kide baino gutxiagoko enpresetan, kide horiek hautatuko dute laneko arriskuen prebentzioko arduraduna.

*Langileen ordezkari bakarra dagoen enpresetan, hura izanen da enpresa horretako prebentzioko ordezkaria.

  • Teknikariei laguntzea prebentzioko ebaluazioetan.
  • Lan baldintzei buruzko informazioa eskura izatea, ezarrita dauden mugekin. Kasu horretan, soilik isilpekotasuna gordeko dela bermatzeko moduan ematen ahalko da.
  • Enpresako burutzaren informazioa jasotzea, plantillako osasunean izandako kalteei buruz.
  • Araudia betetzen den zaindu eta kontrolatzeko lan egitea.

  • Enpresako zuzendaritzarekin elkarlanean aritzea prebentzio ekintza hobetzeko.
  • Plantillaren lankidetza bultzatu eta sustatzea araudia aplikatzeko.
  • Enpresako burutzak kontsulta eginen die erabakiak hartu aurretik.
  • Enpresako burutzaren informazioa jasotzea, enpresako babes- eta prebentzio-jarduerei buruz.
  • Laneko tokiak bisitatzea, lan baldintzen egoeraren zaintza eta kontrol lana egiteko.
  • Enpresako burutzari eskatzea prebentzioko neurriak har ditzala.