Koka, crack, elurra, farlopa, kopoak, basuko, suko, periko, speed ball (heroinarekin).

Droga estimulatzailea da. Hauts zuri kristalinoa da. Saltzen den kokainaren % 5 eta % 60 artean kokaina klorhidrato purua da. Gainontzekoa adulteratzeko substantziak dira: arto irina, talkoa, azukrea, parazetamola, prokaina (anestesiko lokala) edo anfetaminak.

Beraz: saltzen dizutena ez da esaten duten hori, eta oso zaila da jakiten zehazki zer
den.

Minutu gutxiren buruan, eszitazio handia eragiten du, lagunkoiagoa izatearen sentsazioa eta norbere buruarekiko segurtasun handiagoa izatekoa. 30 edo 60 minuturen ondotik iristen da “jaitsiera”, eta neke sentsazioa, urduritasuna, atsekabea eta kontsumitu aurretik baino sentsazio okerragoak agertzen dira. Eta zer egiten du orduan jende askok?

Bada, beste “marratxo” bat...

Tolerantzia handia sortzen du eta mendekotasun fisiko zein psikologikoa eragiten du.

Kokaina kontsumitzeak izerdia, goragalea, sudurreko odol jarioa, sexu apatia eta inpotentzia, biriketako eta giltzurrunetako arazoak eta infartuak eragiten ahal ditu, beste hainbat albo ondorioren artean. Psikologikoki, antsietatea, agresibitatea, haluzinazioak, paranoia eta depresioa eragiten ahal ditu.

Larrialdi jarduketa: lagunen batek kokaina kontsumitu berri badu eta izu atake bat badu, seguruenik paranoia zantzuak dituena, eraman ezazu leku lasai batera, eta saia zaitez lasaitzen. Bere segurtasunagatik, ez ezazu bakarrik utzi, eta deitu 112ra.