LSD, tripiak, azidoak, mikropuntuak.

Nerbio sistema zentralaren asaldatzaileak (psikodelikoak). LSDa da ohikoena. Substantzia xukapaperetan busti, dekoratu eta kalkomaniak edo zigiluak direla ematen du. Tableta, kapsula edo gelatina tira gisa ere azaltzen dira.

Kantitatearen eta kontsumitzailearen izaeraren, aldartearen eta espektatiben araberakoak izaten dira. Kontsumitu eta 30 edo 40 minuturen buruan hasten dira, eta beste zortzi ordu irauten ahal dute. Ondorioak ez dira aurreikusten ahal. Atsegingarriak edo ezatseginak izaten ahal dira (izu erreakzioak edo‘bidai txarrak’). Pertsekuzio, desorientazio eta bertigo ideiak izaten dira.

Zentzumenen zolitasuna areagotzen delako sentsazioa sor dezakete, baita pertzepzioak trukatzen direlakoa ere: esaterako, “koloreak entzutea”. Norberarekiko eta besteekiko poztasun eta bake sentimenduak. Norbere irudiaren eta besteenaren distortsioak, baita denborarenak eta espazioarenak ere. Kontzentratzeko, gogoratzeko, mina sentitzeko ezintasuna eta koordinazio arazoak. Umore aldaketa bortitzak, gorputzaren tenperaturaren igoera, takikardiak, izerdia, aho lehor sentsazioa eta logura. Argiarekiko fobia ere sortzen ahal dute..

Haluzinazioek zuhurtziagabekeriak eragin ditzakete; horregatik, garrantzitsua da pertsona bakarrik ez uztea.

Haluzinogenoek ondorio psikologikoak uzten ahal dituzte: depresioa, antsietatea, gertaera psikotikoak, jokabide paranoikoak eta suizidio ahaleginak.

Arriskuen artean beste bat flash-back edo drogarekin izandako bizipenera itzultzea da.

Tolerantzia nahiko azkar garatzen da, baina abstinentzia egun batzuk igaro ondotik desagertzen da. Ez da frogatu mendekotasunik sortzen duenik, eta ez dago abstinentzia sindromearen ebidentziarik.