POPPERRAK

Likido gardenak eta usaingabeak dira, eta kristalezko poto txikitan saltzen dira, inhalatzeko. Amilo, butilo edo isobutilo nitritoz konposatuak dira gehienak. Amilo nitratoa substantzia oso lurrunkorra eta sukoia da, eta ez da irentsi behar, hilgarria izaten ahal da eta.

Ondorio estimulatzailea eta hodi zabaltzailea eragiten dute, eta substantzia inhalatu eta segundo gutxira atzematen da; euforia eta zolitasun sentsazioak eragiten dituzte, eta sexu desira areagotzen dute. Ondorio horiek berehala desagertzen dira, eta neke sentsazioa
eragiten dute ondotik.

Aurpegia eta lepoa gorritzen dituzte eta buruko mina, goragalea, gorakoa, bihotz frekuentzia azkartzea eta hipotentsioa eragiten dute.

Popperrekiko tolerantzia garatzen da, eta ondorioek iraupen oso laburra dutenez, gaindosiagatik intoxikatzeko arriskua handia da, baldin eta dosi handitan edo denbora tarte laburrean hainbat aldiz kontsumitzen badira.